Guggenheim
Argibideak

Aldizkaria

Guggenheim Bilbao Museoaren aldizkariak informazio osatua biltzen du hauei buruz: Bilduma Iraunkorra, aldi baterako erakusketak eta aurreikusitako jardueren programazioa, baita Guggenheim erakundeei buruzko datu eguneratuak, informazio orokorra eta Kide Korporatiboen eta Museoaren Lagunen programa ere.

Museoko informazio-mahaian eskura daiteke, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galizieraz.

Irakurri gehiago
Revista | Guggehneim Bilbao Museoa

Liburuxkak

Museoari buruzko informazio orokorra eskaintzen dute: eraikinaren arkitekturaren nabarmentzeko alderdiak, urteko arte-programazioa eta eguneratutako edukiak eta jarduerak. Hainbat hizkuntzatan eskuragarri daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz, katalanez eta galegoz.

Museoko txarteldegian eta informazio-mahaian eskura daitezke, Atondoan.

Irakurri gehiago
Folletos informativos | Guggenheim Bilbao Museoa

Plasmak

Txarteldegiaren gainean dauden pantailak dira. Museoan ikusgai dauden erakusketak aurkezten dituzte, baita etorritako egunean gozatu ahal dituzun jarduerak. Bestelako informazio baliagarria dago: ordutegiak, tarifak eta hainbat zerbitzuren ingurukoa (kafetegia, Denda-Liburudenda eta jatetxeak, besteak beste).

Argibideak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez daude.

Irakurri gehiago
plasmas

Entzuteko gidak

Logo BBK 5º aniversario
Entzuteko gidek erakusketetako artelan adierazgarrienen azalpenak ematen dituzte, eta bakarka egin daiteke ibilbidea erakusketetatik.

Sei hizkuntzatan eskuragarri daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez. Era berean, iraunkorki ikusgai dauden Guggenheim Bilbao Bildumako artelanen inguruko iruzkinak entzun daitezke, baita eraikinaren arkitekturaren xehetasun garrantzitsuenei buruzkoak ere.

Irakurri gehiago
Entzuteko gidak | Baliabideak | Guggenheim Bilbao Museoa

Informazio-mahaia

Logo Prosegur

Atondoan dagoen arreta-zerbitzu pertsonalizatua da. Bertan, gai hauen argibideak jaso daitezke: Museoaren arte-programazioa, hezkuntza-jarduerak eta zerbitzuak, baita ingurunea bisitatzeko aholku baliagarriak ere.

Planoak

Solairu guztietan, baita Atrioan eta Atondoan ere, eraikinaren planoak daude. Bertan honakoak irudikatu dira: aretoak, erakusketen ibilbideak, igogailuak, eskailerak, arropazaindegia, jatetxeak, txarteldegia, informazio-mahaia eta beste hainbat zerbitzu.

Guggenheim Bilbao aldizkarian ere badago plano bat.

Irakurri gehiago
Planos | Guggenheim Bilbao Museoa

Txartelak

Artelan bakoitzaren fitxa tekniko laburra dira. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude.

Cartelas | Guggenheim Bilbao Museoa

Testuak

Horma-testuak daude erakusketen arte-edukiak azaltzeko eta bertako artelanen testuingurua emateko; oinarrizko kontzeptuak aditzera ematen dituzte. Horrez gain, erakusketan bertan, Didaktika guneak daude, askotariko alderdietatik eta hainbat baliabideren bidez erakusketak ulertzeko eta bisitaldia aberasteko.

Testu guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude.

Irakurri gehiago
Textos de pared | Guggenheim Bilbao Museoa

Didaktika guneak

Logo BBK 5º aniversario
Erakusketa bakoitza osatzeko didaktika gune batzuk prestatzen ditu Museoak; funtsezkoa dira arte-programazioan.

Gune horietan artelanak behatzeko eta ulertzeko tresnak eta baliabideak daude: testuak, software interaktiboak, ikus-entzunezkoak, audio-artxiboak, material argigarriak, irudiak eta irakurketarako guneak. Didaktika gune bakoitzaren edukien ikuspegia aldatu egiten da: soziala, politikoa, ekonomikoa, artistiko, arkitektonikoa, taldeentzako interaktiboa edota pertsonalizatua izan daitezke. Museoa bisitatzen duten guztiek erabil ditzakete gune horietako baliabideak, irisgarriak dira. Guneak erakusketaren ibilbidearen barruan daude beti, eta Museoko Arte Ardura eta Hezkuntza eta Interpretazio arloek elkarrekin egindako lanaren emaitza dira, erakusketa bakoitzaren komisarioarekin zuzenean koordinatuta eta harekin lankidetzan.

Museoaren webgunean daude helmenean gune hauetarako sortutako eta egokituta materialak.

Irakurri gehiago
Espacios didácticos | Guggenheim Bilbao Museoa