Lekeitio

Lekeitio

Lekeitio, Bizkaia

Lekeitio herri arrantzale polita da Bizkaiko kostaldean, eta ikusi beharreko asko ditu bisitariarentzat.

Lekeitioko alde zaharreko kaleek herriaren ondare artistiko oparoaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Guztien buru, Jasokundeko Andra Maria eliza dotorea. Barruan gordetzen duen urre koloreko erretaula gotikoa aparta da, Estatuko hirugarren handiena. Baina badira eraikin nabarmen gehiago, adibidez, Uriarte, Oxangoiti, Uribarri eta Abaroa.

Ikusi beharrekoak dira, era berean, Isuntza zubia, San Nikolas irla (itsasbeheran oinez joan gaitezke bertaraino) eta Santa Katalina itsasargia. Paisaia paregabea dute hiru leku horiek, Bizkaiko udalerri honen xarmaren indargarri.  Isuntza hondartza ere toki gomendagarria da, ibilaldi atsegina egin eta udalerriaren ikuspegiaz gozatzeko.

Zer ikusi

004 Puppy Julio 2012 1 scaled
Guggenheim Bilbao, Bilbo

Puppy

Urdaibai Erreserba, Busturialdea, Bizkaia
Bizkaia

Urdaibai

Gernikako Batzarretxea
Gernika-Lumo, Bizkaia

Gernika-Lumo

Omako basoa, Kortezubi, Bizkaia
Kortezubi, Bizkaia

Omako basoa

Santurtziko portua
Santurtzi, Bizkaia

Santurtzi

Bermeoko portua
Bermeo, Bizkaia

Bermeo