Santurtziko portua

Santurtzi

Santurtzi, Bizkaia

Duela urte asko, Santurtzi Bizkaiko baxura-portu nagusia zenean, sardina saltzaileak –“Desde Santurce a Bilbao”- kanta ezagunetakoak- herrian gora eta behera ibiltzen ziren. Gaur egun, bere iragan industrialaren aztarnak aisialdi gune moderno eta erakargarriekin nahasten dira. Gaur egun ere, kea darien parrillak usain daitezke bertan, eta bisitariak Santurtziko sardina ezagunak dastatu ahal izango ditu; baita urte-sasoiko edozein arrain betiko moduan errea ere.

Bestalde, Oriol jauregiaren ondoan dagoen begiratokitik, Abra badiaren bista izugarriak daude. Eta bisitari ausartenek Serantes mendiaren tontorrera igotzeko aukera dute. Bertan, bista ederrak izateaz gain, bidexka ugari aurkituko dituzte, baita gotorlekuen hondarrak ere. Cornites erromeri ere bertan egiten da urtero. Horrez gain, eguraldi epelago baten bila zerua zeharkatzen duten hegazti migratzaileen igarolekua da.

Ikusi beharrekoen artean, arrantza-portua eta Arrantzaleen Kofradiaz aparte, honakoak ditugu: Santurtziko patroia den Karmengo Amari eskainitako monumentua -bere omenezko jaiak handiro ospatzen dira-, Dorretxea, San Jorge Eliza eta Sardina–saltzailearen oroitarria, besteak beste.

Zer ikusi

004 Puppy Julio 2012 1 scaled
Guggenheim Bilbao, Bilbo

Puppy

Gernikako Batzarretxea
Gernika-Lumo, Bizkaia

Gernika-Lumo

Lekeitio
Lekeitio, Bizkaia

Lekeitio

Omako basoa, Kortezubi, Bizkaia
Kortezubi, Bizkaia

Omako basoa

Urdaibai Erreserba, Busturialdea, Bizkaia
Bizkaia

Urdaibai

Bermeoko portua
Bermeo, Bizkaia

Bermeo

Esekidura zubia, Portugalete, Bizkaia
Getxo, Bizkaia

Bizkaiko zubia