Gernika-Lumo
Gernika-Lumo, Bizkaia
Gernikako hiribildua, 1366an sortua eta Euskadiren historiari hain hertsiki lotua, bisitatu beharreko tokia da guregana iristen diren turistentzat.
Gerra Zibilean jasan zuen bonbardaketa inspirazio-iturri izan zen Picassok izen bereko margoa egin zezan. Halaber, “Bakearen Hiria” saria jaso zuen, beste hiriekin senidetua dago eta lankidetza konpromisoak ditu kultura, hezkuntza edo industria bezalako arloetan.
Gernika-Lumok ondare artistiko garrantzitsua du, eta horien artean Juntetxea nabarmentzen da. Bere aurrean dagoen Gernikako Arbolapean, XV. mendetik Batzar Nagusiak biltzen dira.
Ikusi beharreko beste tokiak hauek dira: Andra Mari eliza gotikoa; Santa Klara komentua; Alegria jauregia, XVIII. mendeko jauretxea; Euskal Herria Museoa; eta Bakearen parkea, Eduardo Chillida eta Henry Moore-ren eskultura kolosalak bertan daudela.
Oso gertu, Urdaibai Erreserba Naturala dugu -UNESCOk Biosfera Erreserba izendatua- eta baita Kortezubiko Santimamiñe kobazuloa ere. Bertan, labar-pintura zoragarriak daude, Altamirakoen parekoak kalitate eta balio aldetik.