Gorbeialdea
Bizkaia
Gorbeia eta Urkiolako mendilerroak dira Gorbeialdeko muga geografikoak. Parke natural izendatuak naturari eta paisaiari dagokienez duten balio handiagatik, alternatiba aparta dira landa-turismoa atsegin dutenentzat.
Gorbeiako Parke Naturalak Gorbeia mendigunearen ia inguru osoa hartzen du, gailurrean gurutze enblematiko bat dagoela. EAEko parke naturalik handiena da.
Urkiolako Parke Naturalak Aramotz mendilerroan altituderik handiena dituzten sailak biltzen ditu, eta kareharrizko hesi handi bat sortu. Paisaia malkartsu honen ondoan, larre garaiak, pinudiak, artadiak eta pagadiak agertzen dira. Urkiolako parkearen bihotz-bihotzean, Antonio Abad eta Antonio Paduakoari eskainitako Santutegia dago, bizkaitarren erromesleku. Dimatik Eskuagatx aldera sar gaitezke; eta batez ere, Baltzola aldera. Otxandiotik, Olaetarako bidean, Kondebasoko pagadietan sar gaitezke.