Artea ikasbide
2024.06.17 - 2024.09.15
Artea ikasbide hezkuntza-programa arteaz baliatzen da metodologia berezi baten bidez Lehen Hezkuntzako curriculuma indartzeko. 2023–24 ikasturtean, sei ikastetxetako neska-mutilek Museoko beste horrenbeste artista izan dituzte bidelagun sormenez betetako abentura batean. Proiektu artistiko ugariren bitartez, hainbat eduki jorratu dituzte hogei saiotan zehar: elikadura osasungarriaren garrantzia, pertsonen arteko hartu-emanen bilaketa, natura eta ingurunea ulertzeko begirada berritzaileak eta abar luze bat. Bideoa, pintura, argazkilaritza zein eskultura baliatuta, ikasleek errealitatea esploratu eta ulertu dute, baita elkarlanerako trebetasunak, sormena eta irudimena sendotu ere. Euren sormenprozesuak abiatu eta garatzera bultzatu ditugu ikasleak; pentsatzera, baloratzera, aukeratzera, probatzera, zalantza egitera eta dibertitzera; batzuetan baita galtzera ere, eta, jakina, huts egitera, akatsik gabe ez baitago aurrera egiterik.
Hezkuntza-programa artistiko honen azken urratsa ikasleen proiektuak Museoan ikusgai jartzea da. Oraingo honetan, naturaren aldaketak eta prozesuak, bertoko nortasuna, guztionaren eta bakoitzarenaren arteko lotura, edo zaintzaren garrantzia izan dira, besteak beste, erakusgai jarritako proposamenetako askoren abiapuntua. Aretoaren
kanpoaldean, bideo batek ikasturtean zehar ikastetxeetan garatutako sormen-prozesuaren laburpena erakusten du. Erakusketak amaiera ematen dio ziklo artistikoari, eta jendaurrean aurkezten du egindako lana. Bisitariek ustekabeko aukera izango dute ikuspuntu original bezain freskoez gozatzeko, ideia iradokitzaileak aztertzeko eta ekimenean zehar partaideek izan duten ikasteko eta sortzeko grina bere egiteko. Museoaren programazio artistikoak ingurumenari buruzko hausnarketarako aukerak zabaldu ohi ditu, eta Artea ikasbide proiektuak ere ingurumen-jasangarritasunaren ildo horri jarraitzen dio, bai aurkezpenerako materialen hautaketan, bai proiektuetako askoren gaietan
Artistak
Erakusketa
Jateko moduko artea
5. eta 6. mailako 10 ikasle, Escolapios Calasanz ikastetxea, Vitoria-GasteizIraganaren eta etorkizunaren arrastoak
1. eta 6. maila bitarteko 16 ikasle, La Arboleda ikastetxea, TrapagaranBizidun paisaiak
2. mailako 21 ikasle, Artatse ikastetxea, BilboNaturaren aldaketak
2. mailako 21 ikasle, Eretza Berri ikastetxea, SodupeBaratzea zaintzearen ardura
5. eta 6. mailako 17 ikasle, Manuela Zubizarreta ikastetxea, EtxebarriaGure ezaugarri komunak
6. mailako 13 ikasle, Katalin Erauso ikastetxea, DonostiaBa al
zenekien...?
Baliabideak
MUSEOAN



