Artea Ikasbide 2014 | Guggenheim Bilbao Museoa
Aurreko erakusketa

Artea Ikasbide 2014

2014.06.06 - 2014.08.31

Hezkuntza gune berria

Erakusketa honetan, 6 eta 12 urte bitarteko 115 haurrek egindako obren aukeraketa bistaraziko da. Guztiak 2013–14 ikasturteko Artea ikasbide hezkuntza-programan parte hartu dute, irakasle Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Ainhoa Ortells eta Jorge Rubio artistak izan dituztela. Programak Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma sendotzen du, artea tresna hezigarri modura erabiltzen baitu.,

Irakasleek identifikatu egiten dituzte bai hezkuntza-helburuak bai artista eta hezitzaileekin ikasgelan landu beharreko trebetasunak, helburu horiek betetzen dituzten zenbait tailer sortzeko. Programa bakoitza bakarra da eta espresuki diseinatzen da talde parte-hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko.

Artea mintzagai izatea eta sormen-prozesuan parte hartzea lagungarri dira ikasleek zenbait gai arakatzeari ekin diezaioten, modu irudimentsu eta pertsonalean.

Diziplina eta teknika artistikoak —argazkilaritza, pintura, eskultura, bideogintza eta performancea, kasu— errealitatea ezagutu, arakatu eta ulertzen saiatzeko baliabide bilakatzen dira, eta, era berean, norbanakoaren adierazpenaren balioa eta sortzeko askatasuna azpimarratzen dute.

Sakonean:

Buletina (PDFa jaitsi)

Artista

Ibon Garagarza

Garagarza, Ibon

“Talde guztietan agertzen dira ezusteko auziak; auzi horiek artelanaren prozesua baldintzatzen dute, eta emaitza beti da hobea, nire ustez”.

maider-lopez

López, Maider

“Gure gorputzekin mendien formak eta  gure inguruneko harriak irudikatzen ahalegindu ginen. Paisaia gure gorputzen bitartez esperimentatu genuen, klasearen egunerokotasuna aldatuaz, batzuen eta besteen arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzen...

Muniategiandikoetxea

Muniategiandikoetxea, Manu

“Proiektuaren funtsezko kontzeptuetako bat izan da ikerketak, eguneroko lanak eta ikasketa lanak bidea egiten dutela pixkanaka, edo, hobeto esanda, bidea direla. Prozesua baita garrantzizkoena. Eta akatsa, etengabeko ikaskuntza prozesu horren...

Jorge Rubio

Rubio, Jorge

Irudimena ez da ihesbide soila; motor boteretsua da, sormenaren beraren iturria; adierazpenerako, komunikaziorako, norberaren ezagutzarako eta eraldaketarako daukagun erreminta baliotsuenetakoa; gu guztion parte izan dadin zaindu eta hedatzen...

Partekatu