Gego: Infinitua neurtzen
2023.11.07 - 2024.02.04
2023ko udazkenean, Guggenheim Bilbao Museoak atzera begirako erakusketa bat aurkeztuko du, Gego (Gertrud Goldschmidt, Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren obrari eskainia.
Ibilbide kronologiko horretan, sortzaileak abstrakzioarekiko zuen ikuspegi bereziaren bilakaera jorratuko da forma organikoen, egitura linealen eta espazioaren inguruko ikerketa sistematikoen bitartez. Erakusketako lanen artean, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, artista-liburuak eta ehunak egongo dira, 1950eko hamarkadaren hasieratik laurogeita hamarreko hamarkadaren hasierara bitartekoak. Gego Latinoamerikan XX. mendearen bigarren erdialdean izan den artistarik esanguratsuenetarikoa da. Arkitektura eta ingeniaritzako ikasketak egin zituen Alemanian, eta 1939an Venezuelara joan zen nazien jazarpenetik ihesi; han hasi zuen bere karrera artistikoa. Erakusketak agerian jarriko ditu Gegok arte moderno eta garaikideari egindako ekarpen formal eta kontzeptual garrantzitsuak, eta nabarmendu egingo ditu abstrakzio geometrikoa, arte zinetikoa, minimalismoa eta postminimalismoa bezalako mugimendu artistiko transnazionalekiko izan zuen interakzioa.
Museoak eskerrak eman nahi dizkie Gego Fundazioari eta haren zuzendari Tomas Gunz eta Barbara Gunzi, baita Fundazioko langileei eta Zuzendaritza Batzordeari ere, haien laguntza izugarri eta lankidetza estuarengatik, eskuzabaltasunez aukera eman baitute Fundazioaren bilduman eta artxiboetan mugarik gabe sartzeko.
Erakusketa hau Mexiko Hiriko Jumexen Museoan aurkeztutako ibilbide zabalago baten parte da; Solomon R. Guggenheim Museum, New York; eta Guggenheim Bilbao Museoa.
Komisarioa: Geaninne Gutierrez-Guimarães
Gego Retikularea (Reticulárea) muntatzen, Arte Ederren Museoa, Caracas, 1969
Argazkia: Juan Santana
© Fundación Gego