Guggenheim

Lee Krasnerrek (1908–1984) Lena Krassner zuen jatorrizko izena, Brooklynen jaio zen eta errusiar judu ortodoxo emigranteen familia batean hazi zen. 14 urterekin, artean jardutea erabaki zuen, eta New Yorkeko lehen sortzaileetako bat izan zen planteamendu erabat abstraktua hartzen, espresionismo abstraktuaren aitzindari bihurtuz. 1942an bere lanak French and American Painting izenburua zuen talde-erakusketan sartu zituzten eta, erakusketa hartan parte hartu zuten artistetatik bakarra baitzen ezagutzen ez zuena —Jackson Pollock—, Krasnerrek haren estudioa bisitatzera joatea erabaki zuen. Era hartan hasi zen bien arteko harremana; 1945ean ezkondu eta Springsera joan ziren bizitzera, Long Islandera.

Bere garaikide askok ez bezala, Krasnerrek uko egin zion “izenpe bereizgarri” bat sortzeari, “zurruna eta batere bizia ez zen” gauza iruditzen zitzaion-eta. Obra-zikloak landuz, etengabe bilatu zituen benetako adierazpena lortzeko bitarteko berriak, baita garairik nahasienetan ere —Pollocken ezegonkortasun emozionalaren eta haren bat-bateko heriotzaren ondoriozkoetan, 1956an hil baitzen auto-istripu batean—. Krasnerren izpiritu bikaina argi antzematen da bere estudioan berrogeita hamar urte baino gehiagotan sortu zituen eta erakusketa honetan ospatzen ditugun obren multzoaren bidez.

Londreseko Barbican Centre museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa. Terra Foundation for American Art fundazioaren laguntzarekin

Komisarioak: Eleanor Nairne eta Lucía Agirre

Lee Krasner
Borroka (Combat), 1965
Olio-pintura mihise gainean
179 × 410,4 cm
National Gallery of Victoria, Melbourne,
Felton Bequest, 1992 (IC1-1992).
© The Pollock-Krasner Foundation

Baliabideak
Solasaldia
Lee Krasnerri Buruzko
Hitzaldia
LK: pintura bizitoki
Baliabide esklusiboakEgin zaitez Community-ko kide eta gozatu eduki honetaz
Entzuteko gida
Lee Krasner. Kolore bizia
Online aurkezpena eta bisita gidatua: Lee Krasner. Kolore bizia
Gozatu Lee Krasner. Kolore bizia aldi baterako erakusketa berriaren aurkezpenaz eta haren komisarioak, Lucía Agirrek, eskainiko digun online bisita gidatuaz.
Artista
Ba al zenekien...?

IN FOCUS

Lee Krasner. Kolore bizia erakusketarako diseinatutako In Focus proiektua Didaktika atalaren parte da, eta, bertan, artista nekaezin horren ibilbidea jasotzen da. New Yorken 1920ko hamarkadaren amaiera aldera margotzen hasi zenetik, gogor ekin behar izan zuen prestakuntza plastikoa jasotzeko, bere artelanak egiteko eta haren irudia Ipar Amerikako Espresionismo Abstraktuaren sortzaileen lehen belaunaldiaren testuinguruan finkatzeko.
Lortu informazio gehiago
Gure Dendako produktuak, lotura dutenak