martha
Une honetan ikusgai

Martha Jungwirth

2024.06.07 - 2024.09.22

Martha Jungwirth (Viena, 1940) artistarentzat, bere gorputzak sorkuntzaprozesuan daukan inplikazioa jasotzen duen egunkari moduko bat da artea. Jungwirthen ustez, marrazki eta pintura bakoitza bere izaeraren luzapen dinamikoa da, non lerroz eta orbanez osatutako egitura adimendunak sortzen baitira, mugimenduek eta emozioek bultzatuta. Haren lana jariakortasunean, gardentasunean eta irekitasunean zentratzen da, eta handitasun-irrika orotatik aldentzen da landu gabe, zentsuratu gabe eta apaindu gabe dagoen hori arakatu nahian.

Jungwirthen obra, beraz, oroimena eta irudikapena elkarrekin solastatzen diren eremu batean kokatzen da. Artistak pertzepzio guztiz pertsonalak islatzen dituzten forma plastiko bihurtzen ditu bere bizipenak. Iturri gisa balio diona iradokitzen duten keinu-formen eta emozioz beteriko koloreen bidez, Jungwirthen margolanek kategorizazio estilistiko sinpleetatik harago doan leku bat hartzen dute, abstrakzioaren eta figurazio sotilaren artean kulunka. Haren espektro artistikoaren baitan, koadroetako batzuk pintzelkada ugariz hornituta daude, eta beste batzuk, berriz, trazuen urritasunagatik nabarmentzen dira. Horren emaitza zera da, abstrakzioaren eta mundu fisikoaren irudikapenaren artean dagoen tentsioaren esplorazioa.


Jungwirthen lehen lanek erraietakoa eta subjektiboa denari buruzko ikuspegi berezia erakusten dute, espresionismo abstraktuaren eta emozioz betetako tasun gordinaren arteko fusioa; uztarketa horretatik abiatuta garatu du artistak bere estetika aparta. Jungwirthen ekoizpenean etengabeko eboluzioa nabari da, eta artistak askotariko gaiak lantzen ditu, izan autorretratu introspektiboak, paisaiak edo are gaur egungo gertaera globalak (Australiak 2019–20an pairatu zituen suteak, adibidez).

Erakusketa honetan 70 lan daude ikusgai, Jungwirthen lehen marrazkiekin hasi —figurazioaren eta abstrakzioaren arteko mugen arakatze-ariketak— eta Francisco de Goya eta Édouard Manet inspiraziotzat dituzten azken margolan sailekin buka. Erakusketa gaika antolatuta dago, eta askotariko piezak aurkezten ditu: marrazkiak, akuarelak, olio-pinturak eta euskarri desberdinetan —nola diren eskuz egindako papera, kontu-liburuak, kartoi mehea eta abar— osatutako artista-liburuak. Ezohiko material horiek zoriaren aldagaia sartzen dute sortze-prozesuan, eta bat-batekotasuna eta dinamismoa sustatzen dituzte. Jungwirthek bere adierazpen artistikoaren mugak behin eta berriz gainditzeko eta zabaltzeko baliatzen dituen ikerketa tematikoak eta berrikuntza plastikoak ezinbestean baldintzatzen dute artearen munduan lortu duen toki berezia.

Aretoak: 205, 206, 207 Eta 209
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller


Martha Jungwirth
Maja I, Francisco de Goya, Maja sailekoa
(Maja I, aus der Serie Francisco de Goya, Maja), 2021
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean muntatua
238,8 x 299,6 cm
Brauner Collection
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia Sebastiano Pellion

Bisita birtuala

Martha Jungwirth erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
Captura de pantalla 2024 07 01 a las 10 40 18

Erakusketa

Martha Jungwirth

Martha Jungwirth
Hemen eta orain eta beste inoiz ez
(Hier und jetzt und nie wieder), 1976
Akuarela paper gainean
211,6 x 221 cm
Don des Amis du Centre Pompidou, Cercle International, 2021.
Centre Pompidou, París.
Musée national d'art moderne moderne / Centre de création industrielle
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia: © Centre Pompidou, MNAM-CCI, Dist. RMN-Grand Palais / Audrey Laurans

Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Indesit sailekoa
(Ohne Titel, aus der Serie Indesit), 1976
Arkatza paper gainean
163 x 154 cm
Wien Museum
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia: Wien Museum, TimTom

Martha Jungwirth
Martha Jungwirth

Martha Jungwirth
Laurden hutsa, Yemen sailekoa
(Leeres Viertel, aus der Serie Jemen), 2005
Akuarela eskuz egindako paper gainean
140 x 104 cm
Bilduma pribatua
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia: Eskaintza Galerie Krinzinger eta Martha Jungwirth

Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa
(Ohne Titel, aus der Serie Nausikaa), 2001
Akuarela eskuz egindako paper gainean
140 x 105 cm
Museum Liaunig
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Copyright Museum Liaunig

0572 jungwirth 43 1 1 scaled
Martha Jungwirth

Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa
(Ohne Titel, aus der Serie Australidelphia), 2020
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean muntatua
241,5 x 330,9 cm
Bilduma pribatua, Londres
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia Charles Duprat

Martha Jungwirth
Buzefalo
(Bukephalos), 2021
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean muntatua
248 x 264 cm
Nicoletta Fiorucci Collection
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia Lisa Rastl

Martha Jungwirth
Martha Jungwirth

Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Édouard Manet, Zainzuria sailekoa
(Ohne Titel, aus der Serie Édouard Manet, Der Spargel), 2023
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean muntatua
241,5 x 359 cm
Thaddaeus Ropac Gallery, London · Paris · Salzburg · Seoul
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia Ulrich Ghezzi

Martha Jungwirth
Maja I, Francisco de Goya, Maja sailekoa
(Maja I, aus der Serie Francisco de Goya, Maja), 2021
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean muntatua
238,8 x 299,6 cm
Brauner Collection
© Martha Jungwirth, Bilbao, 2024
Argazkia Sebastiano Pellion

MJ 1147 300dpi scaled

Museoan

Martha-Jungwirth
Martha-Jungwirth
Martha-Jungwirth
Martha-Jungwirth
Martha-Jungwirth