Ikasi

Proiektua

Museoko Lagunek osatzen dute

Gizarte-programa hau Museoko boluntarioek garatzen dute. Museoan bertan laguntzen dute, edo hitzaldi informalak edo tailer artistikoak antolatzen dituzte Bizkaiko hainbat elkartetan.

Boluntario gisa aritu nahi baduzu, edo programa honi buruzko zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan 944 359 067 telefono-zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Lortu informazio gehiago…

Kanpo-hitzaldien programak elkarrizketa eta jarduera artistiko xumeak uztartzen ditu, giro lasai eta hurbilean parte-hartzaile guztiek elkarrekin gozatu eta ikas dezaten.

Hauei zuzenduta dago ekimena: hirugarren adinekoak, aisialdi elkarteak, arte ederretako elkarteak, sustapen kulturaleko elkarteak, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden taldeak eta migratzaileenak.

Erabat doakoa; Museoa bisitatzeko aukera barne. Urritik ekainera.