Mame serie Estudio de vanidades i am we 300x300

I am we

Omar Victor Diop
Mame, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities) sailetik, 2014
Pigmentudun tinta-zurrusta bidezko inprimaketa Hahnemühle-ren Harman paper gainean, 93 x 93 cm
Parisko Magnin-A Gallery-ren eskaintza
©Victor Omar Diop, 2014

“Hauek dira kontinenteko hiri kulturaren aurpegi gazteak. Beltzak, arabiarrak, zuriak, asiarrak dira... ez du ardura. Sormen handia eta asmo handiak dituzte, baina, batez ere, egunero lan egiten dute haien ametsak egia bihurtzeko. Sail honen helburua da belaunaldi gazte hori erretratatzea; Afrikako hiri-unibertsoa eta bertan loratzen ari diren artegintza eta elkartrukeak azaleratzen saiatzen ari den belaunaldia da”. —Omar Victor Diop(1)

 

SARRERA

Omar Victor Diop Dakarren, Senegalen, jaio zen 1980an. Haurra zenean, argazkigintzak eta diseinuak interesa piztu zioten, Afrikako gizarteen eta bizimoduen aniztasuna islatzeko. 2010ean kaleko argazkigintzarekin esperimentatzen hasi zen, eta, laster, lehen proiektuarekin —Moda 2112, edertasunaren etorkizuna (Fashion 2112, the future of beauty)— arrakasta izan zuen. Horrek enpresa-komunikazioan karrera uzteari eta argazkigintzan lanaldi osoz ekiteari bultzatu zuen(2).

Diopen inspirazio-iturria jaioterriko kultura aniztasunean dago —bertan bizi da oraindik—. Senegali buruz esan du: “Ziur asko Afrikako herrialderik irekiena da. Txikitan... Michael Jackson ikusten genuen, baita tokiko izarrak, eta arabiar musika entzuten genuen. Horrek asko eragin zuen mundua ikusteko moduan”(3).

Argazkilari autodidakta da Diop eta uste du trebakuntza arauturik ez izateak askatasun gehiago ematen diola haren ikuspegia garatzeko(4). Arte ederretan, modan, publizitatean eta erretratugintzan egiten du lan. Argazkigintza eta beste arte-modu batzuk nahastea gogoko du, tartean, jantzien diseinua, estilismoa eta sormen-idazmena(5). Diop esan du haren lanen oinarri direla iraganeko moda eta diseinua, baina etorkizunera begira egiten dituela(6).

Banitateen estudioa (The Studio of Vanities) seriean, Diopek Afrika guztiko sortzaile gazteen belaunaldi bat erretratatu du: moda diseinatzaileak, sukaldari buruak, DJak eta blog-egileak daude tardean. Afrikako ondarearen, historiaren eta kulturaren alde ezezagunetan murgildu nahi da, alde horiek Diopen nortasunaren inguruko bakarrizketa (artista gisa eta pertsona gisa nor den) bultzatzen dute(7). Sailaren helburua da gazteen edertasuna irudikatzetik haratago joatea, hots, arte-truke gehiago egiten ari diren talentu handiko pertsonak irudikatzea. Horrela aberriaren beste irudi bat eskaini nahi du Diopek.

Sail honetarako ehun erretratu, behintzat, egin nahi ditu, asko garatzen ari den Dakarreko (Senegal) artegintza eta kultur ekintza azpimarratzeko(8). Erretratuak egiteko kontu handiz aukeratzen ditu atzealdea, estanpatuak, arropa eta osagaiak, erretratatutako pertsonaren nortasuna eta kultura aditzera emateko. Hala ere,  irudia nolakoa izango den erretratua egitean zehazten du, erretratatutako pertsonarekin adostu nahi baitu. Erretratatuarekin lan egitean, Diopek pertsona horren izaera hobe uler dezake, eta hobe jaso dezake Dakarreko gaur egungo kultur giroaren aniztasuna eta energia(9).

 

1.http://www.omarviktor.com/#!copy-of-the-studio-of-vanities/c128k

Preguntas

Erakutsi Mame (2014)

Deskribatu emakumearen posea, aurpegiera eta arropa. Zer esaten digute pertsona horretaz?

Mame-Diarra Niang (Lyon, Frantzia, 1982) da erretratatutako emakumea. Afrikar jatorriko artista plastikoa da. Zergatik erretratatu zuen horrela Diopek? Imitatu posea. Nola sentitzen zarete? Ematen du Niangek ikusleari zuzenean begiratzen diola. Berarekin hizketan hasiko bazinatekete, zer esango zeniokete? Nolakoa litzateke elkarrizketa?

Diopek Afrika guztiko sortzaile gazteen belaunaldi bat erretratatu du Banitateen estudioa proiektuan. Zergatik aukeratu zuen gai hori, zuen ustez? Posea, atzealdea eta osagaia Diopek eta erretratatutako pertsonak elkarrekin adosten dituzte. Zergatik ezagutu nahi du Diopek erretratatutakoaren iritzia? Nola aldatuko litzateke irudia Diopek bakarrik aukeratuko balitu lekua, arropa eta posea? Diopek erretratua egingo balizueke, zer pose aukeratuko zenukete? Zergatik? Zer arropa, osagai eta atzealde hautatuko zenituzkete? Zergatik?