La reina de corazones Niki de Saint Phalle

Lankidetza

"Margotzeak nire arima aztoratzen zuen kaosa lasaitzen zuen. Nire lanean etengabe agertu diren herensugeak baretzeko modu bat zen." (1)

Niki de Saint Phalle Erregin bihotza (Queen of Hearts), ca. 1960–61
Zura eta askotariko objektuak zur gainean, 61 x 14 x 17 cm
Sprengel Museum, Hannover, inb.SH 47,2001, artistaren dohaintza, 2000

Sarrera

1950ko hamarkadako hasieran, eta nerbio-krisialdi baten ostean, Niki de Saint Phalle (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930–La Jolla, Kalifornia, AEB, 2002) muntaiak egiten hasi zen. Muntaiak lauza-zati, harritxo, hosto eta topatutako materialak pinturarekin nahasiz sorturiko hiru dimentsioko konposizioak ziren. Saint Phallek, bere artelanen bidez, zeuzkan arazo emozionalak indar sortzaile bilakatzeko energia aurkitu zuen.(2) 1956an bere eskultura mekaniko zinetikoengatik ospetsu zen Jean Tinguely (Friburgo, Suitza, 1925–Berna, Suitza, 1991) artista suitzarra ezagutu zuen; eta 1971n esposatu ziren. Batasun pertsonal zein profesionala eratu zuten bien artean eta tamaina handiko zein txikiko proiektu ugari garatu zituzten elkarrekin.

Saint Phalle eta Tinguelyren arteko lehen lankidetzak 1950ko hamarkadako amaieran izan ziren. Bere lehen eskulturarako, 1958. urtean, Saint Phallek burdinazko armadura egitea eskatu zion Tinguelyri eta ondoren igeltsuarekin estali zuen berak.(3) 1961erako Erregin bihotza bukatua zuen, eta baita zenbait muntai txiki. Tinguelyk tolesturiko kableak gehitu zizkien aipatuei.(4) Gerora, lau eskurako prozesu

jostagarria abiarazi zuten artelan bat sortzeko. Saint Phallek, hasteko, eguneroko objektuak pilatu, itsatsi eta margotu zituen eta Tinguelyk ondoren hainbat burdin hari erantsi zituen, konposiziotik kanporantz zihoazenak.(5)  Burdin hariak, honela, muntaia ikuslerantz proiektatzen zuten. Artisten nahia zen ikusleek burdin hariak ukitzea, beren mugimendu hauskorraz ohar zitezen.(6)

Muntai original horien onarpena 1961. urtean iritsi zen, Saint Phalle New Yorkeko Museum of Modern Art museoko Art of Assemblage erakusketan parte hartzera gonbidatu zutenean.(7)

 

1. Niki de Saint Phalle, Harry and me. The family years, 1930–1960 (Zurich: Bentelli, 2006), 52. orr.

2. Pierre Descargues, Niki de Saint Phalle, eta Carla Schulz-Hoffmann, Niki de Saint Phalle (Kalifornia: Prestel, 2008), 10. orr.

4. Bloum Cardenas, Ulrich Krempel, eta Andres Pardey, Niki de Saint-Phalle & Jean Tinguely: l'art et l'amour, exh. cat. (Las Palmas, Espainia: Centro Atlántico de Arte Moderno CAAM; Hannover: Sprengel Museum; eta Basilea: Museum Tinguely, 2007), 34. orr.

5. Niki & Jean, Aiding and Abetting. Niki de Saint Phalle, exh. cat. (Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa eta Madrid: La Fábrica, 2015), 268–71. orr.

6. Cardenas et al., 34. orr.

7. Tate Liverpool, Niki de Saint Phalle: 1. Aretoa www.tate.org.uk/whats-on/tate-liverpool/exhibition/niki-de-saint-phalle/niki-de-saint-phalle-room-guide/niki-de

Preguntas

Erakutsi: Erregin bihotza (ca. 1960–61)
Lana xehetasunez deskriba ezazue. Niki de Saint Phallek eta Jean Tinguelyk lana nola egin zuten irudika eta azaldu ezazue, pausoz pauso.

Saint Phallek eguneroko objektuak erabili zituen, askotan, bere muntaietarako. Aurretik ezaguna duzun zerbait gogora ekartzen al dizuete Bihotzen Erreginak? Zeintzuk dira igar ditzakezun osagaiak? Eta zeintzuk ezezagunak? Zeintzuk dira aldaketarik txikiena izan duten osagaiak? Eta zeintzuk aldaketarik handiena izan dutenak?

Saint Phallek eta Tinguelyk estudio bat partekatzen zuten Parisko impasse Ronsin-eko artista-kolonia batean eta Saint Phallek hondakinak hartu zituen bertatik, bere lanetarako.(8) Barbara Rose arte-kritikariaren hitzetan estudioak “ijito kanpamendu bat zirudien. […] Zaborraz beteriko zaborrontzi handiak zeuden ate-aldean eta, dirudienez, sua ematen zieten husteko. […] ‘Gauza’ pila zegoen barruan, bat-batean material bikaina bilaka zitezkeen askotariko objektuak”.(9) Zer deritzozue iruzkin horri? Entzun al duzue inoiz “Lagun baten zaborra beste lagun baten altxorra da” esaera? Zer uste duzue esaeraren inguruan? Beste lagun batentzat huskeria hutsa izan daitekeen altxorraren bat al daukazue? Baliabideak atalean dauden estudioaren argazkiak ikus itzazue eta eman zuen iritzia gune horren inguruan.

Saint Phallek eta Tinguelyk proiektu ugari egin zuten elkarrekin. Tinguelyk 1960–1969 epean (Saint Phalleren lanen hamarkada berbera) egin zituen muntaien argazkiak bilatzea eska iezaiezu ikasleei. Tinguely Museum-en daude: (http://www.tinguely.ch/en/museum_sammlung/sammlung.1960-1969.html). Konpara itzazue. Bi artisten lanen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak zehaztu.

Tinguelyk alanbreak ipini zituen Saint Phalleren Erregin bihotza lanean. Ikusleek uki zitzaten daude hor. Lana ukitzea nola izango litzakeen irudika ezazu.

 

8. Niki Charitable Art Foundation, “Niki de Saint Phalle: Life & Work 1955–1961,” www.nikidesaintphalle.org

9. Simon Groom, Niki de Saint Phalle (London: Tate Publishing, 2008), 78. orr.