Jasangarritasuna
header-sostenibilidad

Erakusketak

Guggenheim Bilbao Museoaren programazio artistikoak, hezkuntza-jarduerek eta programa publikoek ingurumenaren inguruan hausnarketa egiteko eta ekologiari lotutako sentsibilizazioa sustatzeko espazio ugari eskaintzen dituzte: tailerretan, hitzaldietan, sormen-saioetan, adituekin egiten diren hitzaldietan eta ikastaro espezifikoetan klimaren inguruko alderdi ezberdinak aipatzen dira. Bestalde, Museoa ireki zenetik, ingurumen-jasangarritasunaren gaia jorratu duten hainbat erakusketa programatu dira; hala nola, artista hauei eskainitakoak: Allora & Calzadilla, Bill Viola, Diana Thater, Fiona Tan, Olafur Eliasson, Pierre Huygue, Monira Al Qadiri, The Otolith Group edo Marine Hugonnier.

artes de la tierra

Babeslea:

image

Lurraren arteak

Lurraren arteak erakusketa 2025eko abenduan inauguratuko da, Iberdrolaren babesarekin. Erakusketa horrek gure planetaren osasunarekiko eta, bereziki, lurzoruaren biziraupenarekiko egungo kezka azalduko du.

Hainbat belaunalditako eta kultura oso desberdinetako artistek lurra nola landu behar den galdetu diote bere buruari, lurrak zaintza eta sendaketa gehien behar duen kinka larri honetan; nola balioetsi eta itzuli hark emandako dohainak, eta nola ikasi eskaintzen digunetik, bere aberastasun biologikoa, minerala, organikoa eta kimikoa kendu zaizkiola ematen duenean.

Erakusketa hau Museoaren Ingurumen Jasangarritasunaren esparru estrategikoaren barruan kokatzen da.

 

artes de la tierra
artes de la tierra
Artes de la tierra

Artistekin lankidetzan aritzeko proiektuak

Erakusketa-jarduerarekin lotutako ohiko kudeaketaz gain, Museoko taldeek programazioaren protagonista diren edo horretan parte hartzen duten artistekin lankidetzan aritzeko proiektuak identifikatzen dituzte. Lurraren arteak erakusketan, esaterako, proiektuak duen lankidetza-bokazioa tokiko materialekin eta eragileekin egindako obra historiko nahiz garaikideen ekoizpenean gauzatzen da. Era berean, aurkezpen horren potentzial berritzaileak sinergia ugari ezarriko ditu Bizkaiko sortzaileen ehunarekin eta ikerketa-komunitatearekin.

Hezkuntza-proiektuak

Erakusketa-programazioak aukera bikainak eskaintzen ditu artearen eta planetaren zaintzaren artean dagoen lotura estua gogorarazteko. Horrela, Guggenheim Bilbao Museoak antolatzen dituen tailer, sormen-saio, hitzaldi edo ikastaro askok ingurumen- jasangarritasunari zuzenean lotzen zaizkion elementuak dituzte.

Horrela gertatzen da, adibidez, Yoko Ono artistaren Bilborako nahien zuhaitza (Wish Tree for Bilbao) jardueran. Parte-hartzean oinarritutako lana da, herritarrak beren nahiak paper txikietan idaztera eta zuhaitzaren adarretatik zintzilikatzera gonbidatzen baititu.

Urtero, Lurraren Nazioarteko Egunean, Museoaren Bildumako lan hori aktibatzen dugu, eta protagonismoa ematen diogu gure ingurune hurbila zaintzeko beharraz sentsibilizatzeko.

Ezagutu

Artista-liburuak sortzeko tailerra

Ezagutu ezazu Museoko taldeak diseinaturiko hezkuntza-jarduera hau, Martha Jungwirth artistari eskainitako erakusketa aitzakia hartuta egin zena eta birziklatzearekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin lotura zuzena duena.