
Albisteak

Getty Global Art and Sustainability Fellows programari esker, datozen sei urteetan Guggenheim Bilbao Museoak hiru profesional kualifikatu izango ditu ingurumen-jasangarritasunaren arloan bultzatzen dituen ekimenetan laguntzeko eta horiek dinamizatzeko.

Nazioarteko komunitate berri horren helburua da Artearen eta kulturaren sektorean jasangarritasunerako trantsizioa bizkortzea.

HomeForOurPlanet IKEAk eta Guggenheim Bilbao Museoak sustatutako ekimena da, Estatu osoko gazteak mobilizatzeko asmoz eta, etxetik, klima-aldaketa geldiarazi edo haren ondorioetara egokitzeko ideia berritzaileak aurkitzeko.

Europako Next Generation funtsek finantzatutako proiektua da. Horretaz gain, Museoak 2024–2025 aldirako Ingurumen-jasangarritasuneko plana aurkeztu zuen, zeinak 2030ean karbono-neutraltasuna lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa jasotzen baitu.

