Jasangarritasuna
header-sostenibilidad

Foro profesionaletan parte hartzea

GU Zero lantaldea osatzen duten pertsonek ingurumen-alderdi ezberdinei buruzko foro eta hitzaldi profesionaletan parte hartzen dute normalean, bi xede lortzeko: batetik, esperientziak partekatzea, ingurumen-jasangarritasunaren balioak sustatzea eta gure herritarrak sentsibilizatzea; eta, bestetik, Guggenheim Bilbao Museoa jasangarritasunaren erreferentziazko erakunde gisa kokatzea eremu artistikoan.

Parte-hartzeen zenbait adibide:

sostenibilidad

2023ko urrian egin zen World Art Foundations-ek (WAF) Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan antolatutako sinposioa, eta museoetako eta arte-fundazioetako liderrak bildu ziren hor, ingurumen-jasangarritasunari buruzko estrategiak aurkezteko, jardunbide egokiak partekatzeko eta parte-hartzaileei jasangarritasunerako bidea egiten hasteko erantzunak eta irtenbideak emateko helburuarekin.

curso verano

Foro hau 2023ko udan egin zen, eta sormen-arloko agenteak ez ezik, Lur-sistemarekin zerikusia duten arloetako ikertzaile garrantzitsuak ere bildu ziren; egun garatzen ari diren lanak aurkeztu zituzten eta gure planetan eragin positiboa izan dezaketen lankidetza-moduei buruzko ideiak proposatu zituzten.

IV Curso Verano

Munduko izen handiko diseinu-eskoletako hainbat hizlari ekonomia globalari eta bizi garen gizartearen etorkizunari buruz aritu ziren 2022ko irailean.

edificio

Ekitaldi honek 2022ko urrian bildu zituen klima-aldaketaren testuinguru globaleko artistarik, zientzialari eta teknologorik garrantzitsuenetako batzuk, baita horri lotutako erronka nagusiak ere.

green museum summit

Green Museum Summit

2022ko abuztuan, Guggenheim Bilbao Museoak foro ospetsu horretan parte hartu zuen, eta aldi baterako erakusketak antolatzeko orduan ezartzen dituen estrategiak eta ekimenak partekatu zituen.

International Climate Control Conference

International Climate Control Conference

2022ko abenduan, artelanen kontrol klimatikoan malguagoak diren estandar berriak aurkeztu zituen erakundeak nazioarteko foro horretan.

image

Gallery Climate Coallition

2025ean, Guggenheim Bilbao Museoak Gallery Climate Coalittion-en kidetza berritu zuen. Erakunde horrek ingurumen-inpaktua murrizteko Museoak azken urtean egindako lana aitortu du.

2023an, ingurumen-inpaktua murrizteko lan egiten duten erakunde artistikoen nazioarteko komunitate horretan sartu zen lehen museoa izan zen estatu mailan.