Titulurik gabea (Zuhaitza 1) | Albert Oehlen | Guggenheim Bilbao Museoa
Aurreko erakusketa

Albert Oehlen: irudiaren atzean

2016.10.21 - 2017.02.05

Albert Oehlen (Krefeld, Alemania, 1954) azken hamarkadetako pintore gailenetako bat da, baita Bigarren Mundu Gerra osteko Alemaniako artista polemikoenetako bat ere. Gaur egungo artearen erakusle den estiloa du, eta hura sortzeko hainbat iturri eta baliabide uztartzen ditu: publizitatearen teknikak, espresionismoaren pintzelkada, surrealismoaren keinua eta ordenagailuz sortutako irudiak. Artista kontzeptuala da Oehlen, pintura baliabidetzat duena; haren artegintzarekin, hots, margotuz, ekarpena egin dio arte-giroan xx. mendearen erdialdetik aldian-aldian sortzen den eztabaidari, alegia, pintura “zaharkitutako” baliabidea dela. Haren lanen interpretazioari buruz honakoa esan du artistak: “Bakoitzak nahi duena pentsa dezala. Aspergarria da esanahien inguruan hitz egitea. Publikoaren ulermena eta publikoarekiko konplizitatea ez zaizkit ardura. Norberak nahi duena senti dezala”. Azken urteetan, Oehlenek askatasuna landu du —artistak berak azaldu du horixe duela gai nagusi—; mihisea jorratzeko ausardia eta kontrolik eza askatasun horren erakusle dira. Antzinako pinturaren hiztegia gordetzen duten teknika berriak erabiltzen ditu eta horrek sentsazio bitxia sorrarazten du, paradoxikoa, zerbait berria baina ezaguna dela sentitzen baitugu.

Hiru seriez, bi autorretratuz eta collage-pintura sortu berri batez osatutako erakusketa honek ez du atzera begirako arrunt bat izateko asmorik, adierazpen artistiko bat baizik. Lehenengo seriea abstraktua da, 1980ko hamarkadakoa; bigarrena, 1990eko hamarkadan ordenagailuz egindako lanek osatzen dute; eta 1989an hasitako eta oraindik amaitu gabe dagoen hirugarren serieak zuhaitzen gaia jorratzen du. Erakusketak “irudiaren atzean ikusten zenbateraino gai garen” aztertzen du. Erakusketa honetarako aukeratutako pinturak, hasiera batean, formalki diferenteak badira ere, hiru serieek nukleo komun bat dute, elkarren artean erlazionatzen dituena eta elkarren artean loturak finkatzen uzten duena. Oehlen lanetan irudiak ironia eta iradokizun bihurtzen dira. "Diletante" batek egindako keinu bidez sortutako "margolan txar" horiek pintura klasikoaren idealak betiko apurtzen dituzte. Pinturaren irekitasun hori artistak aukeratutako gaietan ere antzeman daiteke.,

 

Albert Oehlen
Titulurik gabea (Zuhaitza 1) [Ohne Titel (Baum 1)], 2013
Olio-pintura Dibond gainean
378 x 250 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza: Galerie Max Hetzler, Berlin/Paris
© Albert Oehlen
Argazkia: def image

Erakusketa

Norbera udaberri

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006
Argazki-murala, olio-pintura eta akrilikoa ohol gainean
265 x 385 cm (2 zati)
Bilduma pribatua
Argazkia: Archive Galerie Max Hetzler, Berlin/Paris
© Albert Oehlen

Titulurik gabea

Titulurik gabea, 1994
Serigrafia eta akrilikoa mihise gainean
280 x 520 cm
Bilduma pribatua
Argazkia: Archive Galerie Max Hetzler, Berlin/Paris © Albert Oehlen

Titulurik gabea (Geziak

Titulurik gabea (Geziak) [Ohne Titel (Pfeile)], 1988
Olio-pintura mihise gainean
276 x375 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza: Galerie Max Hetzler, Berlin/Paris
Argazkia: Archive Galerie Max Hetzler, Berlin/Paris © Albert Oehlen

(Zuhaitza 1)

Titulurik gabea (Zuhaitza 1) [Ohne Titel (Baum 1)], 2013
Olio-pintura Dibond gainean
378 x 250 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza: Galerie Max Hetzler, Berlin/Paris Argazkia: def image © Albert Oehlen

Artista

Oehlen Portrait Schultz Berndt 1 1

Oehlen, Albert

Krefeld - Alemania, 1954

Albert Oehlen 1954an jaio zen Krefeld-en (Alemania). Hanburgon Hochschule für Bildende Künste-ra joan zen. Bertan Arte Ederren ikasketak egin zituen 1977tik 1981era, Sigmar Polke irakasle zuela. Bere aurreneko banakako erakusketa Max Hetzler-en...

Ezagutu artista

Partekatu