Anni Albers Black Mountain College-ko oihalgintza tailerrean | Annie Albers |
Aurreko erakusketa

Anni Albers: ikusmena ukitu

2017.10.06 - 2018.01.14

Anni Albers-en (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, AEB, 1994) obrari egindako hurbilketa zehatza da erakusketa hau. Izan ere, artista nabarmena izan zen Albers, pinturari nahiz ehungintzari dagokien lanaren originaltasunagatik, bai eta gizadia bezain antzinakoa den ekoizpen-modu horren material eta tekniken gaineko ezagutza sakonagatik ere. Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketak arreta berezia ipintzen du epealdien eta lan-sail ezberdinen arteko loturetan, eta artistaren jardunean behin eta berriz errepikatzen diren motibo eta ideiak azpimarratzen ditu baina sormenezko adibide esperimentalekin erkatuz; halaber, funtsezko pentsamendu humanista baten indarra ere islatzen du, artistaren garaiko artistengan nahiz etorkizuneko belaunaldietakoetan eragina izan zuena

The Josef and Anni Albers Foundation erakundearekin elkarlanean antolatu da erakusketa hau eta nazioartean Fiber Art gisa ezagutzen den ehungintza-artearen birjaiotza modernorako aitzindaria den emakume honen lanaren bikaintasuna azpimarratzea du helburu. Albersek kolonaurreko kultura nahiz industria modernoa ere izan zituen inspirazio iturri, baina ehungintza artisau-lana eta emakumeei zegokien lana zelako usteak gainditu zituen. Erreferentzia bat izan zen, bai ehun-bilbearen tratamenduan egindako berrikuntzengatik, bai eta ehunaren motiboak eta funtzioak etengabe bilatzeagatik ere; horrez gain, gizakion historian garrantzi sakona izan duten arren, modernitateak “genero txikitzat” jo dituen ikusizko praktiken bitartez —ehungintza eta grabatua— Albersek aurre egin zion pinturaren paper gailenari. Objektuarekin egiazko kontaktu bat nahi zuenez, artistak behin eta berriz ekoitzi zitekeen diseinu gisa birdefinitu zuen artelana, eta publikoarentzat obrak irisgarriagoak izan zitezen proposatu zuen. Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketa artistaren begirada hunkigarri bezain ukigarriari eskainitako omenaldia da, kontzeptuetan bilatzen duen purutasunari eta lana burutzeko argitasunari egindako gorazarrea.,

Anni Albers bere ehungintza-estudioan Black Mountain College-n, 1937.
The Josef and Anni Albers Foundation, Bethany, Connecticut
Argazkia: Helen M. Post
© The Josef and Anni Albers Foundation, VEGAP, Bilbao, 2017

Erakusketa

Oihal zintzilikaria

Anni Albers
Oihal zintzilikaria, 1924
168,3 x 100,3 cm
Kotoia eta zeta
The Josef and Anni Albers Foundation, Bethany CT
Argazkia: Tim
Nighswander/Imaging4Art
© The Josef and Anni Albers Foundation, VEGAP, Bilbao, 2017

Korapiloa

Anni Albers
Korapiloa (Knot), 1947
Gouache paper gainean
43,2 × 51 cm
The Josef and Anni Albers Foundation, Bethany CT
Argazkia: Tim
Nighswander/Imaging4Art ©The Josef and Anni
Albers Foundation, VEGAP, Bilbao, 2017

Orkestra III

Anni Albers
Orkestra III (Orchestra III), 1980
Photo offset
45 × 42,5 cm
The Josef and Anni Albers Foundation, Bethany CT
Argazkia: Tim
Nighswander/Imaging4Art
© The Josef and Anni Albers Foundation, VEGAP, Bilbao, 2017

Partekatu