Artea ikasbide 2018 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2018

2018.06.12 - 2018.09.16

Topaketa emankor honen magiak erakusketa zipriztintzen du: 140 ikaslek eta 6 artistek 20 aste eman dituzte lanean ikasturte osoan zehar. Sortu dituzten hainbat obra bisitatu daitezke Museoko Hezkuntza gunean 2018ko ekainaren 12tik irailaren 16ra.

Erakusketa publikoari ireki baino lehen, inaugurazio dibertigarri bat antolatzen da eta ikasleak, irakasleak, artistak, proiektuaren babesleak eta hezkuntza esparruko hainbat lagun bertaratzen dira. Erakusketa desberdina da urtero, programa eta obra berriak proposatzen direlako.

Oraingo honetan, bi atal tematikotan banatu da: “Kodeak”, alfabetoekin, seinaleekin eta berrinterpretatutako sinboloekin lotura duena; eta “Guneak”, espazioa okupatzearen eta hura irudikatzeko aukeren inguruko artelanekin.

PROGRAMA

Artea Ikasbide Hezkuntza-programa honek Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma indartzen du, artea baliabide gisa erabiliz. Arteari buruz solasean aritu eta sorkuntza prozesuan parte hartzeko proposamenak aukera ematen die ikasleei curriculumeko gaiei irudimenarekin eta modu pertsonalean heltzeko: ikusten dutenari buruzko galderak egitea, artearen betaurrekoak ipini eta muntatutakoa desmuntatzea, itsatsitakoa apurtzea, antolatutakoa desordenatzea…, eta bere erara berreraikitzea, modu orijinal eta pertsonalean, argazkigintza, pintura, eskultura edo performancea bezalako baliabideen bidez. Horrela, aurkikuntza- eta esplorazio-tresna bihurtzen da artea, arretaz begiratzea, hausnartzea, sortzea, komunikatzea eta kolaboratzea ezinbesteko dituen bidaia batean. Irakasleek lortu nahi dituzten helburuak eta finkatu nahi dituzten jarrerak eta trebetasunak zehazten dituztenean, Museoko artista eta hezitzaileek hainbat proposamen eta jarduera ireki diseinatzen dituzte, unitate didaktiko desberdinak osatzeko. Proiektu bakoitza bakarra eta pertsonalizatua da; zehatz-mehatz diseinatzen da talde zehatz bakoitzaren gaitasunak eta interesak garatzeko.

HISTORIA

1970. urtean, Learning Through Art hezkuntza-programa abiarazi zen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en. Proiektu hori Natalie K. Lieberman babesleari esker garatu zen; izan ere, bere hirian arte-hezkuntza Ikastetxe publikoetatik desagertzen ikusi zuen hark. Pasa diren ia 50 urte hauetan, New Yorkeko eskoletako 100.000 ikasletik gora igaro dira programa estatubatuarretik.

Artea Ikasbide jardueraren erakusketa Guggenheim Bilbao museoan 1998. urtean antolatu zen estreinako aldiz. Hezkuntza-programa honek balio handia zuela erabat sinetsita, azken emaitza Museoan erakutsi nahi izan genuen. Hogei urte hauetan, esperientzia zoragarriak metatu ditugu, elkarrekintza aberatsak bizi ditugu, bide asko egin ditugu, galdera ugari planteatu dira eta baita hamaika erantzun ere, ezustekoek beti prozesuan parte hartu dute eta inaugurazio dibertigarriak antolatu dira, Museoa musikaz eta irribarrez bete izan dutenak. Nabarmendu behar da bide eta horizonte berriak esploratzeko abentura honi ekin nahi izan dioten irakasle anitzen lan gogorra, euren geletako ateak ireki baitizkiete gure artistei.

Artistak

Captura de pantalla 2021 04 09 a las 13 22 03

Ansareo, Elssie

“Ikaskuntza sorkuntzaren alderdi interesgarrienetako bat da, bere prozesuan norabide ulertezinak hartzen dituelako. Beti topatzen ditut arrazoiak artista txiki hauei eskertzeko euren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era. Mamuaren figura gozoa...

Captura de pantalla 2021 04 09 a las 10 31 27

Gracenea, Iñaki

“Ikaskuntza sorkuntzaren alderdi interesgarrienetako bat da, bere prozesuan norabide ulertezinak hartzen dituelako. Beti topatzen ditut arrazoiak artista txiki hauei eskertzeko euren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era. Mamuaren figura gozoa...

Captura de pantalla 2021 04 09 a las 10 10 49

López, Maider

“Ikaskuntza sorkuntzaren alderdi interesgarrienetako bat da, bere prozesuan norabide ulertezinak hartzen dituelako. Beti topatzen ditut arrazoiak artista txiki hauei eskertzeko euren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era. Mamuaren figura gozoa...

Captura de pantalla 2021 04 09 a las 9 54 51

MUNIATEGIANDIKOETXEA, MANU

“Ikaskuntza sorkuntzaren alderdi interesgarrienetako bat da, bere prozesuan norabide ulertezinak hartzen dituelako. Beti topatzen ditut arrazoiak artista txiki hauei eskertzeko euren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era. Mamuaren figura gozoa...

Captura de pantalla 2021 04 12 a las 9 56 05

DEL CASTILLO, NAIA

“Ikaskuntza sorkuntzaren alderdi interesgarrienetako bat da, bere prozesuan norabide ulertezinak hartzen dituelako. Beti topatzen ditut arrazoiak artista txiki hauei eskertzeko euren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era. Mamuaren figura gozoa...

Captura de pantalla 2021 04 12 a las 9 44 19

RUBIO, JORGE

Partekatu