Guggenheim

Erakusketa hau hiribildu baten historia bisuala da, XIX. mendeko Bilborena, hain zuzen, frantsesek inbaditua eta karlistek setiatua izan arren, eta hainbat kolera-epidemia pairatuta ere —1834an lehena, 1893an laugarrena—, gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu zen hiri handi batena. Hiri horretan aurrera egiteko modua izan zuten hainbat artistak ere, Parisetik buelta egin ondoren. Hona hemen hogeita zazpi eszena piktoriko —time-song edo garaiko abesti arrakastatsuak balira bezala—, haien bidez gure hiriaren historian murgiltzeko, goi mailako pinturak eskaintzen digun oroitzapen- eta ezagutza gaitasun bikoitz hori zorrozteko.

Komisarioa: Kosme de Barañano

Baliabideak
Hitzaldia
Bilbo eta pintura
Baliabide esklusiboakEgin zaitez Community-ko kide eta gozatu eduki honetaz
Entzuteko gida
Bilbo eta pintura
Bisita gidatua
Bilbo eta pintura
Ba al zenekien...?

Bilbo eta pintura

Ba al zenekien… XX. mendearen hasierako euskal muralismoaren formatu handiko proiektu garrantzitsuenetako bat Madrilen dagoela?
Lortu informazio gehiago
Gure Dendako produktuak, lotura dutenak
Bilbo eta pintura erakusketaren katalogoa
Bilbo eta pintura erakusketaren katalogoa Kosme de Barañanok egin du. Bertan, Bilboren garapenean eragina izan duten alderdi sozial, ekonomiko eta politiko ugariri heltzen die, eta xehetasunez aztertzen ditu erakusketa osatzen duten hogeita hamar bat margolan. Lan horien bidez, irakurlea “hiriaren historian murgil daiteke […] historia, 1800. urteko Bilbora garamatzan eta etorkizunari nola begiratu iradokitzen digun continuum gisa hartuta”.
Eros ezazu