richter sstuck bewolt
Iragandako erakusketa

Gerhard Richter. Itsas paisaiak

2019.05.23 - 2019.09.09

1968an, Gerhard Richter artista alemanak Itsas paisaia (Seestück) izeneko lehenengo lana margotu zuen. 1998an, hiru hamarkada eta hogei bat olio-pintura geroago, azkena egin zuen; gaur egun, Guggenheim Bilbao Museoaren bildumaren parte da obra hori. Urte horietan guztietan zehar, paisaia horiek tamaina eta formatu desberdinak hartu dituzte, eta hainbat kolore eta estilorekin aurkeztu dira; ostertzaren lerroa apenas igarri dakiokeen itsas paisaia abstraktu batekin hasi, eta argi anbiguo batek soilik lausotutako zeruen fotorrealismoz betetako lanak etorri ziren gero. Zeruek, mugagabe, mihisearen zati handi bat hartzen dute, eta bi kasutan baino ez du itsasoak oihalaren azalera gainditzen; ortzi-muga hodei-eraketek —zirruak, kumuluak edo estratuak— nahasita ageri da, edo erabat bare.

Obra hauek paisaiaren izaera epikoari egindako erreferentziak hartzen dituzte, baita haren baitan aurki ditzakegun alderdi ezagun edo engainagarriei egindakoak ere; gainera, loturak ezartzen dituzte tradizioarekin, baita harekiko hausturarekin ere. Richterren itsas paisaia bat itsasoaren irudikapen bat baino askoz gehiago da: ilusio bat behatzeko gonbidapena da, naturaren arauak hausten dituena, hura ederragoa, dotoreagoa eta, batez ere, perfektua bihurtzeko. Paisaia horien abiapuntua bi argazki desberdinetan oinarritutako collagea da: bata zeruari dagokio, eta bestea itsasoari; hala sortzen da irudi ideala, harrapatu egiten gaituen perspektiba eta argia dituen alegiazko konposizioa. Pintura hauetako azalera laua, argazkiek dutenaren antzekoa, gomazko eskuilekin egiten den zirriborratze-teknika baten bidez lortzen da, pigmentua oso diluituta aplikatu baitaiteke horrela.


Autore askok Caspar David Friedrich-en obrarekin lotzen dituzte Gerhard Richterren sorkuntzak; artistak berak honakoa esan zuen horri buruz elkarrizketa batean: “Nire paisaiek loturak dituzte erromantizismoarekin: batzuetan egiazko desira, erakarpena sentitzen dut epealdi harekiko, eta nire pinturetako batzuk Caspar David Friedrichi egindako omenaldiak dira”. Baina, bai Friedichen bai Richterren lanak naturaren bikaintasunarekin aurrez aurre ipintzen bagaituzte ere, lehenaren koadroen eskala itzela ageriko bihurtzen da bere lanetan txertatzen dituen giza figurengatik; artean, Richterren paisaietan, ikuslea bera bilakatzen da haren itsas paisaien eskala igartzeko erreferentzia.

Erakusketa

Itsas paisaia (Seestück)

Gerhard Richter
Itsas paisaia (Seestück), 1968
Olio-pintura mihise gainean 40 x 80 cm Bilduma pribatua © Gerhard Richter 2019 (0058)

Itsas paisaia (grisa)

Gerhard Richter
Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969
Olio-pintura mihise gainean
70 x 70 cm
Bilduma pribatua
© Gerhard Richter 2019 (0058)

Itsas paisaia (oliba-koloreko hodeiekin)

Gerhard Richter
Itsas paisaia (oliba-koloreko hodeiekin) [Seestück (oliv bewölkt)], 1969
Olio-pintura mihise gainean
80 x 100 cm
Bilduma pribatua, Italia
© Gerhard Richter 2019 (0058)

Itsas paisaia (berde-grisaxka, hodeitsua)

Gerhard Richter
Itsas paisaia (berde-grisaxka, hodeitsua) [Seestück (grüngrau, bewölkt)], 1969
Olio-pintura mihise gainean
140 x 140 cm
Bilduma pribatua
© Gerhard Richter 2019 (0058)

Itsas paisaia

Gerhard Richter
Itsas paisaia (Seestück), 1968
Olio-pintura mihise gainean
40 x 80 cm
Bilduma pribatua
© Gerhard Richter 2019 (0058)

Artista

Gerhard Richter | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

Richter, Gerhard

Dresden, Ekialdeko Alemania, 1932

Azken lau hamarkadetan, Gerhard Richter (Dresden, Alemania, 1932) gure garaiko eragin handieneko artisten artean egon da, eta estilo jakin batera mugatu gabe lortu du hori. Era guztietako lanak ekoiztu ditu, eskultura nahiz pintura barne, eta...

Ezagutu artista

Partekatu