IMG LeWitt S Mural Formas geometricas Wall Drawing Geometric Forms 1997
Aurreko erakusketa

Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak

2014.09.23 - 2015.05.10

Solomon R. Guggenheim Foundation eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetza ospatzeko, Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketa bikaina antolatu da. Erakusketa honek 1997ko, Museoaren irekierako, erakusketa dakar gogora. Guggenheim Museoen funtsak erakusten dira: sortu ziren unetik gaurdaino izandako bilakaera islatzeko eta Guggenheim Bilbao Museoak urte hauetan Guggenheim Museoen parte izanik lortutako heldutasuna eta izandako eboluzioa, nazioarteko erreferente izateraino, agerian uzteko.

Erakusketak nolabaiteko kronologia jarraitzen du. Bigarren solairuan, nagusiki, formatu handiko lanak ikus daitezke, hala nola, Sol LeWitt-en horma-irudi bat, artistak berariaz areto jakin horretarako sortu zuena, edo Anselm Kiefer-en hainbat lan. Azken hauek orain erakusten diren galeria horretan jartzeko erosi ziren.,

Goian aipatutako lanak osatzen dituzte 101. eta 104.ko aretoetako kokapen zehatzeko lanek: Jenny Holzer-en Bilborako instalazioa (1997) eta Richard Serra-ren Denboraren materia eskultura multzoa (1994–2005). Biak aginduz eskatu ziren espazio horietarako, Museoaren funtsezko eskuratzeildo bati jarraiki. Erakusketak, era berean, barne hartzen ditu kanpoaldeko lanak, beren kokalekuarekin elkarrizketa interesgarriei bide ematen dietenak: urmaelean, Yves Klein-en Suiturria (1961; 1997an sortua) artelan aldakorra eta Fujiko Nakaya-ren Laino-eskultura 08025 (FOG) (1998); ibaiari begira, Louise Bourgeois-en Ama (1999) erraldoia, Anish Kapoor-en Zuhaitz garaia eta begia (2009) eta Jeff Koons-en Idi-bihotzak (1995–2004); Museoko plazan, Jeff Koons-en Puppy (1992); eta, alboko Salbe zubian, Daniel Buren-en Arcos rojos/Arku gorriak (2007).

Sol LeWitt
Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing #831 (Geometric Forms)], 1997
Akrilikoa horma gainean
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa

In , 1962

205. ARETOA
In , 1962

Roy Lichtenstein
In, 1962
Olio pintura mihise gainean
142,2 x 172,7 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Artistaren dohaintza
99.5254
© Estate of Roy Lichtenstein

Gabarra

206. aretoa
Gabarra

Robert Rauschenberg
Gabarra (Barge), 1962–63
Olio-pintura eta serigrafiatutako tinta mihise gainean
203 x 980 cm
Guggenheim Bilbao Museoa eta Solomon R. Guggenheim Museum, New York, honako hauek egindako diru-ekarpen osagarriekin: Thomas H. Lee eta Ann Tenenbaum, Zuzendariaren Nazioarteko Batzorde eta Batzorde Betearazleko ondorengo kideak: Eli Broad, Elaine Terner Cooper, Ronnie Heyman, J. Tomilson Hill, Dakis Joannou, Barbara Lane, Robert Mnuchin, Peter Norton, Thomas Walther eta Ginny Williams; Ulla Dreyfus-Best, Norma and Joseph Saul Philanthropic Fund, Elizabeth Rea, Eli Broad, Dakis Joannou, Peter Norton, Peter Lawson-Johnston, Michael Wettach, Peter Littman, Tiqui Atencio, Bruce eta Janet Karatz eta Giulia Ghirardi Pagliai 97.4566

Moskuko Hirugarren Internazionalaren Biltzar ahaztua

Georg Baselitz
Moskuko Hirugarren Internazionalaren Biltzar ahaztua 1920an, irudiaren eskuinaldean Ralf, haren ondoan Jörg (Der vergessene 2. Kongress der 3. kommunistischen Internationale in Moskau 1920; rechts im Bild Ralf, daneben Jörg), Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs. Lenin and the Nightingale), 2008
300 x 250 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin

Anselm Kiefer
Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997
Akrilikoa eta emultsioa mihise gainean
470 x 940 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Horma-irudia 831. zk

Sol LeWitt
Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing #831 (Geometric Forms)], 1997
Akrilikoa horma gainean
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Gizakiak

204. aretoa
Gizakiak

Christian Boltanski
Gizakiak (Humans), 1994
Argazkiak eta argiak
Guztizko neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Ursula irribarrez 2

Alex Katz
Ursula irribarrez 2 (Ursula Smiles 2), 1993
Olio-pintura liho gainean
243,8 x 182,9 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Harresi hiria

202. ARETOA
Harresi hiria

Miquel Navarro
Harresi hiria (Ciudad muralla), 1995–2000
Zinka eta aluminioa
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Lurraren azala

105. aretoa
Lurraren azala

El Anatsui
Lurraren azala (Earth’s Skin), 2007
Aluminioa eta kobrezko haria
449,6 x 1.000,8 cm inguru
Guggenheim Abu Dhabi © El Anatsui

Partekatu