image
Iragandako erakusketa

Urte eroak, 1920ko hamarkada

2021.05.07 - 2021.09.19

1920ko hamarkada aurrerabidearen garaia izan zen, baina baita erreakziogarai bat ere. Mundu Gerra hondamendia izan zen. Gainera, haren atzetik egungo koronabirusarekin antzekotasun handiak zituen izurrite bat etorri zen, eta jendea bizitzeko irrikatan zebilen. XX. mendean beste inoiz baino gehiago, aldaketa-gogoa sekulakoa zen. Hiriak hazi eta hazi besterik ez ziren egiten, eta hiri-ikuspegi berriak sortu ziren. Ohiko gizarte- eta familia-rolak auzitan jarri eta eraldatu egin ziren, eta talde babesgabeenek ozen altxa zuten ahotsa politikako zein kulturako arloetan. Lan-baldintzak hobetuz joan ziren eta, horren harira, aisiaren industria agertu zen. Berrikuntza-gogoak arteari zuzenean eman zion bultzada, eta esperimentazioa hauspotu zuen diziplina guztietan. Harrigarria da ikustea garai hartako lorpen batek ere ez duela garrantzia galdu egungo munduan.


Erakusketa

Trauma atzean utzita

204 eta 205 aretoak
Tres mujeres con naturaleza muerta

Fernand Léger
Hiru emakumeak eta natura hila (Les trois femmes et la nature morte), 1921
Olio-pintura mihise gainean
Fondation Beyeler
© Fernand Léger, VEGAP, Bilbao, 2021

Constantin Brancusi

Constantin Brancusi
Txoria espazioan (L’Oiseau dans l’espace), 1932–40
Letoi landua
The Solomon R. Guggenheim Foundation
Peggy Guggenheim Collection, Venezia, 1976
© Succession Brancusi - All rights reserved. VEGAP, Bilbao, 2021

Erritmoa 23

Hans Richter
Erritmoa 23 (Rhythmus 23), 1923
Olio-pintura mihise gainean
Museo d’arte della Svizzera italiana, Lugano
Bilduma: Tesinoko kantonamendua
© Estate Hans Richter

Irrika

209 aretoa
Takka-Takka

Ernest Neuschul
Takka-Takka dantzan (Takka-takka tanzt), 1926
Olio-pintura mihise gainean
Bilduma pribatua
© Nachlass Ernest Neuschul

Sin título

Warwara Fjodorowna Stepanowa
Titulurik gabea, 1926
Collagea (egunkaripapera) paper gainean
Bilduma pribatua, Zurich
© VARST (Varvara Stepanova), VEGAP, Bilbao, 2021

Vestido “Nuit de Chine”, principios de la década de 1920

Jean Patou
“Nuit de Chine” soinekoa, 1920ko hamarkada hasiera
Mahukarik gabeko soineko zuzena, itsasontzi-formako
eskoteduna eta parpailaduna behealdean
Palais Galliera - musée de la Mode de la Ville de Paris

Baile de Palucca

Palucca-dantza (Palucca-Tanz), 1926–27
Gret Paluccaren esku-orria
Argazkiak: Charlotte Rudolph, besteak beste
Barruko ilustrazioak: Vasily Kandinsky
Kunsthaus Zürich, Liburutegia
© Charlotte Rudolph, Vasily Kandinsky, VEGAP, Bilbao, 2021

Partekatu