Ikasi

Hezkuntza-proiektua

Guggenheim Bilbao Museoaren proiektua pertsona guztiei dago zuzenduta, eta hainbat eratako programak, jarduerak eta tresnak hartzen ditu barnean.

Ikasi

  • Irakasmundua
  • Familiak
  • Gizarte-programak
  • Laguntza eta bitartekaritza
  • Prestakuntza

Jarduerak

  • Programa publikoak
  • Arte eszenikoak eta biziak

Balioak eta kontzeptuak

Talleres | Aprende | Guggenheim Bilbao Museoa

Artea eta artistak

Artearekiko eta artistarekiko errespetua eta enpatia sustatzea.

Bisitariek arteari buruz iritzi eta irizpide desberdinak izan ditzaten ahalbidetzea.

Arte- eta hezkuntza-praktika ezagutza eraikitzeko eta sortzeko tresna gisa ulertzea.

Ikasketa indibiduala eta kooperatiboa | Ikasi | Guggenheim Bilbao Museoa

Ikasketa indibiduala eta kooperatiboa

Ikasketa partekatu eta kooperatiboaren alde egitea, baita norberaren espiritu kritikoa garatzearen alde ere.

Sormenak, irudimenak, emozioak eta gozamenak zeharkako ikasprozesuetako tresna gisa duten garrantziaz ohartaraztea.

Programas para educadores | Guggenheim Bilbao Museoa

Hezkuntza-eragileak

Irakasleek, Museoko hezitzaileek eta artistek ikasprozesuetan duten zeregina handitzea.

Museoa ikasteko gune eta tresna gisa erabiltzea.

Lankidetza eta trukea | Ikasi | Guggenheim Bilbao Museoa

Lankidetza eta trukea

EAEko eragile eta erakunde kulturalekin trukea sustatzea, hainbat diziplinatako jarduerak biltzen dituen programazio bat sortzeko eta gure inguruan garatzen diren proposamen eta proiektuen aberastasuna eta ugaritasuna ezagutarazteko.

Espacio educativo | Guggenheim Bilbao Museoa

Hezkuntza-komunitateak eta balio sozialak

Dauden komunitateen aniztasuna ikusgai jartzea, eta Museoa topaleku eta ezagutza sortzeko gune gisa indartzea, baita ingurune hurbilenarekin elkarrizketa sortzeko eremu gisa ere, horrek sozialki anitzak diren testuinguruek elkar ulertzea ahalbidetzen baitu.

Aniztasuna, irisgarritasuna eta gizarteratzea | Ikasi | Guggenheim Bilbao Museoa

Aniztasuna, irisgarritasuna eta gizarteratzea

Hezkuntza-esperientzia eta ikasteko modua desberdinak eskaintzea.

Hezkuntza-programazioa pertsona guztiei zuzentzea, bai Museora etortzen direnei, bai etortzerik ez dutenei ere.

Becas Hilla Rebay | Guggenheim Bilbao Museoa

Nazioarteko prestakuntza

Artista eta ikasleei zuzendutako nazioarteko prestakuntza-programak sortzea, Guggenheim Bilbao Museoa Guggenheim Sareko kidea dela aprobetxatuz.

Hospitalitatea eta ongizatea | Ikasi | Guggenheim Bilbao Museoa

Hospitalitatea eta ongizatea

Hospitalitateak duen garrantzia nabarmentzea ekintza ugariren bidez, oroimenean geratuko den eta ongizatea eta komunikazio asertiboa nagusi izango dituen museoko esperientzia bat izaten laguntze aldera.