giacometti 1951
Aurreko erakusketa

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa

2018.10.19 - 2019.02.24

Erakusketa honek Alberto Giacomettik (1901–1966) lau hamarkadatan zehar egindako ekoizpena biltzen du; XX. mendeko itzal handieneko artista izan zen bera. Berrehundik gora eskultura, pintura eta marrazkiren bitartez, atzera begirakoak ikuspegi paregabea eskaintzen du egile horren obraren gainean, eta agerian jartzen du artistaren alargunak, Annettek, bildutako artelanen eta artxibo-materialaren bikaintasuna; Parisko Fondation Giacometti erakundean gordeta dago guzti hori.

Alberto Giacometti Suitzan jaio zen, artisten familia batean. Giovanni Giacometti margolari neoinpresionista ezaguna zen bere aita, eta hark erakutsi zizkion pintura eta eskultura; Alberto gazteak aita irudikatuz egindako hiru buru daude hemen ikusgai. 1922an, Parisera joan zen bere formazio artistikoan sakontzeko, eta lau urte geroago, hil artean erabili zuen tailerrean instalatu zen, alokairuan: 23 metro karratu eskas zituen, eta Hippolyte-Maindron kalean zegoen, Montparnasse-tik hurbil. Gela estu eta txiki hartan, Giacomettik inguruan zuen munduaren oso ikuspegi pertsonala sortu zuen.,

Giza figura da Giacomettiren laneko gai nagusietako bat. Urteetan zehar, inguruko pertsonengan inspiratutako obrak sortu zituen; nagusiki Diego anaia, Annette emaztea, maitale eta lagunak izan zituen inspirazio iturri. “Betidanik, kanpoko munduaz eta, bereziki, giza aurpegiaz eta oro har gizakiaz dudan ikuspegia ulertzeko bitarteko gisa erabili izan ditut eskultura, pintura eta marrazkia; edo, errazago esanda, nire lagun hurkoez eta, bereziki, gauza batengatik edo bestearengatik, nigandik hurbilen daudenez dudan ikuspegia ulertzeko”.

Giacomettik giza figura lantzeko zeuzkan ideiak arte garaikidearen funtsezko gako bihurtu dira hurrengo artista-belaunaldientzako.

Alberto Giacometti
Alberto Giacometti, 1951
Argazkia: Gordon Parks
Fondation Giacometti, Paris
© The Gordon Parks Foundation

Erakusketa

Koilara emakumea

Alberto Giacometti Koilara-emakumea (Femme cuillère), 1927
Igeltsua
146,5 x 51,6 x 21,5 cm
Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

SURREALISMOA

206 ARETOA
boule-suspendue

Alberto Giacometti Bola zintzilik (Boule suspendue), 1930–1931
Igeltsua, metal pintatua eta listaria
60,6 x 35,6 x 36,1 cm
Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

trois-hommes-qui-marchent

Alberto Giacometti Hiru gizon oinez (plataforma txikia) [Trois hommes qui marchent (petit plateau)],1948
Brontzea
72 x 32,7 x 34,1 cm Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

femmes-de-venise

Alberto Giacometti Veneziako emakumeak (Femmes de Venise), 1956
Igeltsua eta igeltsu margotua
108–138 cm arteko altuera
Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

Gizon-buruak

Alberto Giacometti Gizon-buruak (Têtes d’homme), ca. 1959
Boligrafoa paper gainean
18,3 x 13,6 cm
Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto
Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

PINTURAK

203 ARETOA
Caroline sentada de cuerpo entero

Alberto Giacometti Caroline eserita gorputz osoz (Caroline assise en pied), ca. 1964–1965
Olio-pintura mihise gainean 130 x 89 cm
Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto
Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

Hombre que camina I

Alberto Giacometti Gizona oinez (Homme qui marche I), 1960 Brontzea
180,5 x 27 x 97 cm
Fondation Giacometti, Paris
© Succession Alberto
Giacometti, VEGAP, Bilbao, 2018

Artista

Default image for artist

Giacometti, Alberto

Partekatu