chillida
Aurreko erakusketa

Artea eta espazioa

2017.12.05 - 2018.04.15

Artea eta espazioa erakusketak Eduardo Chillida eskultore euskaldunak eta Martin Heidegger filosofo alemaniarrak 1969. urtean gauzatutako lankidetza du abiapuntu. Artista-liburu bat izan zen topaketa horren emaitza, eta bertatik hartu du erakusketak izenburua. Bi pertsona horien arteko aparteko elkarrizketan agertu ziren kontzeptu eta galderak gaurkotu eta garatze aldera, nazioarteko artistek egindako 100 lanetik gora ditu ikusgai erakusketak, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen du.

Halaber, Arte eta espazioa erakusketak omenaldia egiten dio Frank Gehry-ren eraikinak duen gaitasun agorrezinari, espazio ikusgarrien eta garai moderno eta garaikideetan funtsezkoak diren sorkuntza- -lanen artean elkarrizketa bakarrak sorrarazteko ahalmenari, alegia. Artearen bidez lekua eta arkitektura ospatzeko abagunea da erakusketa: Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako ezinbesteko artelanetatik hasi, Guggenheim Museoen Sareko beste pieza batzuk gehitu, eta nazioarteko beste bilduma garrantzitsu batzuetako maileguekin borobildu da. Heideggerrek Artea eta espazioa liburuan dioenaren arabera, erakusketan ikus ditzakegu artelanak “espazioaz jabetzeko” eta espazioak “artelana zeharkatzeko” dituen modu desberdinak. Era berean, espazioen eta bolumenen arteko korrelazio hori analizatzeko proposamena luzatzen digu; artelanen eta horiek egituratzen dituzten indarren —grabitatea, argitasuna, oreka— artean sortzen diren loturak eta elkarrizketak ditu aztergai, baita sormen-plastikoaren eta pentsamendu filosofikoaren artean, forma eta materialen artean sortzen direnak ere. Elkarrizketa hori historikoki eta geografikoki da konplexua: Mendebaldeko testuingurutik haratago doa eta diziplina artistikoen aukera zabala lantzen du, praktika garaikideetan behin eta berriz agertzeko.,

Eduardo Chillida
Aholkua espazioari V (Consejo al espacio V), 1993
Altzairua
305 x 350 x 350 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa

Esferaren desokupazioaren entsegua

Jorge Oteiza
Esferaren desokupazioaren entsegua (Ensayo de desocupación de la esfera), 1958
Altzairu forjatua
50 x 49 x 39 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa

Izkinak

Zarina Hashmi
Izkinak (Corners), 1980
Paper-orezko modelatua
80,01 x 54,61 x 2,54 cm
10eko edizioa
Hauen dohaintza: artista eta Luhring Augustine, New York
© Zarina Hashmi

ALDAKUNTZAK

207. ARETOA
Denboraren zaindaria

Pierre Huyghe
Denboraren zaindaria (Timekeeper), 2002
Tokian tokiko paretan egindako instalazioa
Neurri aldakorrak
Adrastus Collection
© Pierre Huyghe, VEGAP, Bilbo, 2017
Argazkia: Adrastus Collection-en eskaintza

ATOMOEN ARTEAN

209. ARETOA
Flamenko kapsula

James Rosenquist
Flamenko kapsula (Flamingo Capsule), 1970
Olio-pintura mihise gainean eta aluminioz inpregnatutako Mylar-a
290 x 701 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa

Ezereza-Ura fasea

Nobuo Sekine
Ezereza-Ura fasea (Phase of Nothingness-Water), 1969/2012
Altzairu herdoilgaitza, berniza eta ura
Diametroa: 120 x 120; 30 x 220 x 160 cm
Guggenheim Abu Dhabi Instalazioaren ikuspegia, Japoniako arte garaikidearen 9. erakusketa Tokioko Arte Museoa
Metropolitarra, 1969ko maiatzak 20–30
© Nobuo Sekine, Minemura Toshiaki Archive-ren eskaintza

Titulurik gabea (Alabastro gela)

Cristina Iglesias
Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro)], 1993
Burdina eta alabastroa
3 parte
Guztizko neurriak aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa

Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera

Bruce Nauman
Tony lurrean hondoratzen, buruz gora eta buruz behera (Tony Sinking into the Floor, Face Up, and Face Down), 1973
60 min, koloretan, soinuduna
Neurri aldakorrak
Electronic Arts Intermix, New York
© Bruce Nauman, VEGAP, Bilbo, 2017

ATRIOA ETA KANPOALDEA

201. ETA 204. ARETOAK
Aholkua espazioari V

Eduardo Chillida
Aholkua espazioari V (Consejo al espacio V), 1993
Altzairua
305 x 143 x 207 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu