Guggenheim
Aprendiendo a través del arte 2022

Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa berri bat aurkezten du udaro, eta haurrak dira bertan ikusgai jartzen diren artelanen egileak. Erakustaldi hori Artea ikasbide ekimenaren azken urratsa da, ikasturtean zehar BBKren babesari esker garatzen den hezkuntza-programa artistikoarena, hain zuzen.

Elssie Ansareo, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Maider López eta Ibon Saénz de Olazagoitia dira lehen hezkuntzako ikasleek 2021–22 ikasturtean zehar abentura honetan bidelagun izan dituzten sei artistak.

Programari esker, ia 140 ikaslek izan dute aukera curriculumeko gaiak ohikoa ez den ikuspegi batetik lantzeko. Gizarte eta Natura Zientziak, Hizkuntza eta Matematika izan dira artearen bidez landutako arloetako batzuk.

Artistek diziplinarteko proiektuak planteatu zituzten hainbat gairi heltzeko, nola diren Ukrainako gerra eta migrazioak, hizkuntzak eta komunikazioa, planetaren zaintza eta etorkizun utopikoa, unibertsoaren edertasuna, eta emakumeek historian izandako rola. Gaurkotasuneko gaiak dira denak, lehen hezkuntzako curriculumarekin lotutakoak gainera.

Hezkuntza-programa horretan galderak egiten dira, jakin-mina pizten da eta bide ematen zaio inprobisazioari, jolasari, esplorazioari, ikerketari eta esperimentazioari. Hala, prozesu horiek pentsatzera, balioestera, aukeratzera, probatzera, zikintzera, zalantza egitera eta dibertitzera bultzatzen dituzte haurrak; zenbaitetan, baita galtzera ere, eta, jakina, huts egitera, hutsegiterik gabe ez baitago aurrerapenik.

Baliabide esklusiboakEgin zaitez Community-ko kide eta gozatu eduki honetaz
Entzuteko gida
Artea ikasbide 2022

Artistak

elssie-ansareo

Elssie Ansareo
Ikasturte honetan proiektu zoragarri bat garatu dugu Barakaldoko San Vicente de Paúl ikastetxeko ikasleekin batera: Emakumeak artean. Oso leku desberdinetako emakume sortzaileen lanera hurbildu gara, geure gertu- gertukoenetatik hasita. XX. eta XXI. mendeetan oinarritu gara, diziplina desberdinak adierazpide dituzten artistetan. Marrazkia izan da gure tresna nagusia, eta artista-liburuaren eta animazioaren formatuez baliatu gara emakume artistak ezagutzera emateko eta haiek agerian jartzeko.

Ibon Garagarza

Ibon Garagarza
Ikastetxeak dituen ezaugarriengatik, eskola unitarioa baita, a priori bazirudien egin ditudan Artea ikasbide guztietatik zailenetako bat izango zela ikasturte honetakoa. Hala ere, sorpresa atsegina izan da azkenean. “Partekatzea”, “elkarlana” eta “elkarbizitza” kontzeptuetan oinarritzen du ikastetxe txikitxo horrek bere jarduna, eta bertan garatu genuen proiektuak ere espiritu horrexeri jarraitu zion, inor kanpoan utzi gabe.

Irakurri gehiago
Zaloa Ipiña

Zaloa Ipiña
Munduko hizkuntzen aniztasunetik euskalkien aberastasunera. Bidaia honetan ikusi dugu harreman estua dagoela euskal kulturaren eta naturaren artean, inauteri ezberdinek agerian uzten duten legez, eta hizkuntza eta geografia uztartzen dituen lotura ere deskubritu dugu. Sormenaren eta artearen askotariko adierazpideen bitartez —eskultura, arte-ekintza, bideoa, animazioa zein ilustrazioa— gure kulturak dituen berezitasunen irakurketa bereziak proposatu ditugu.

Nerea Lekuona

Nerea Lekuona
Kultura askotako talde batekin lan egitea oso esperientzia aberasgarria izan da. Ikasturteak aurrera egin ahala, gaurkotasun-albisteak izan dira ibilbidea markatu digutenak. Ukrainako gerrak mobilizatu egin gintuen, eta instalazio artistiko bat sortzea pentsatu genuen.

Irakurri gehiago
maider-lopez

Maider López
Tokiak, pertsonak eta esperientziak batzen dituzten lerroak trazatu. Mahaiak urdinez, aulkiak gorriz eta objektuak horiz… Ninbek zioen lerro hori gehiago zeudela urdinak baino. Lana garatzerakoan honako kontu hau mahaigaineratu zitzaigun: kolore beroak, itxuraz, gerturatu egiten dira, eta hotzak, berriz, urrutiago daudela ematen du.

Irakurri gehiago
Ibon Sáenz de Olazagoitia

Ibon Sáenz de Olazagoitia
Errealitatea gauzak zaildu nahian tematuta dabilen eta ezkortasunak dena blaitzen duen garai hauetan, etorkizunari modu ameslarian begiratzea pentsatu genuen irudimenezko munduak sortzeko, ikuspegi baikor batetik, noski.

Irakurri gehiago

Lehen Hezkuntzako curriculuma indartzeko bitartekoa da

Ba al zenekien...?

BILBAO–NEW YORK ELKARTRUKEA

Cada curso, los escolares de dos colegios, uno de Bilbao y otro de Nueva York, intercambian documentación y fotografías de sus proyectos artísticos, y comparten información sobre lo que es característico y común en ambos entornos.
Lortu informazio gehiago

PROGRAMA

Artea Ikasbide Hezkuntza-programa honek Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma indartzen du, artea baliabide gisa erabiliz.
Lortu informazio gehiago

HISTORIA

1970. urtean, Learning Through Art hezkuntza-programa abiarazi zen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en.
Lortu informazio gehiago