Bizitako arkitektura
2012.09.20 - 2013.05.19
Arkitektura gure iraganaren arabera bizi dugu. Era berean, iragana orainaldiaren arabera sortzen eta eraikitzen dugu gure oroimenean. Eraikin guztiek dute historia; etxekoa, pribatua, zein publikoa; isolatutako gizakiarena, bai eta gizaki taldekoiarena. Nolanahi ere, beti da iragankortasuna gai, une jakin batean bizitakoa edota egindakoa. Bizitako arkitektura Guggenheim Bilbao Museoaren funtsen aurkezpena da. Erakusketak lekuek, tokiek, eraikinek, narrazioak eratzen dituztela, dagoeneko zehaztutakoak nahiz ikusleak sortzear daudenak, aditzera eman nahi du, eta ideia horretan hausnartzera bultzatu. Erakusketa hau dela eta, lehenbiziko aldiz egongo dira ikusgai Liam Gillick-en Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How are you going to behave? A kitchen cat speaks, 2009), Doris Salcedoren Titulurik gabea (2008), Mona Hatoum-en Gure etxea (Home, 1999) eta Pello Irazuren Bizitza formak 304 (Life Forms 304, 2003); horrez gain, Cristina Iglesiasen Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro), 1993] eta Titulurik gabea (Sareta II) [Sin título (Celosía II), 1997] lanak ere erakusgai izango dira.
Komisarioa: Lucía Agirre
Doris Salcedo
Titulurik gabea, 2008
Zura, metala eta zementua
78 x 247 x 121 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Erakusketa
LIAM GILLICK
Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketanLiam Gillick
Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How are you going to behave? A kitchen cat speaks), 2009
Zura, lanparak, katu disekatua, testua, errezela, MP3 gailua
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa
Artistaren dohaintza, honako hauen laguntza eskuzabalarekin: Casey Kaplan Gallery, New York, eta Esther Schipper, Berlin
DORIS SALCEDO
Titulurik gabeaCRISTINA IGLESIAS
Titulurik gabeaCRISTINA IGLESIAS
Titulurik gabea (Sareta II)MONA HATOUM
HogarMona Hatoum
Gure etxea (Home), 1999
Zura, altzairu galbanizatua, altzairu herdoilgaitza, kable elektrikoak, krokodilo-matxarda, bonbillak, ordenagailu bidezko erregulagailua, anplifikadorea eta bozgorailua
76,2 x 198,1 x 73,7 cm (mahaia)
Guztizko neurri aldakorrak
Edizioa: 3 aletik 1 eta 1AP
Guggenheim Bilbao Museoa