Guggenheim
David Hockney
Aurreko erakusketa

David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoaren eta Koloniako Museum Ludwig-ekin lankidetzan. Hockney egun jardunean dagoen britainiar pintore gailentzat dute, eta erakusketa honetan haren ibilbidean paisaiak duen leku esanguratsua aztertzen da; gaurdaino gai horri eskainitako erakusketarik handiena da Espainian.

Iberdrolaren babesari esker, Museoko bigarren solairuan 190 bat lan ikusgai daude: olio-pinturak, ikatz-ziriz eta iPad bidez egindako marrazkiak, zirriborroen koadernoak eta bideo digitalak, gehienak azken zortzi urteetan sortutakoak. Nolanahi ere, 2004tik aurrera egindako jaioterri Yorkshire-ko paisaiaren margolan biziak dira erakusketaren muina. Erakusketak margolariaren munduan murgilduko gaitu, eta aditzera emango digu askotako teknikez baliatuta artistak natura bizitasunez jasotzeko gaitasuna duela eta gaztaroko paisaiari atxikitzen zaiola.

Komisarioak: Edith Devaney, Londresko Royal Academy of Arts-eko Arte Garaikide Proeiktuen Arte Arduraduna, eta Marco Livingstone, komisario independentea

Artista

David Hockney2 560x374

David Hockney Bradford-en jaio zen 1937an. Bradford School of Art-en ikasi zuen eta, ondoren, 1959tik 1962ra Royal College of Art-en. Azken horretan ikaskide izan zituen Peter Blake eta R.B. Kitaj, eta bertan zela egin zen ezagun:

Ba al zenekien...?

ESZENOGRAFIAK

Eszenografiak eta haiei lotutako lanak David Hockneyren ekoizpenaren alderdi garrantzitsuak dira, ezagunak ez diren arren. 1975ean sortu zuen opera baterako lehen diseinua, Igor Stravinskyren Libertinoaren bidearako (1951), eta, harrezkero antzerkiak eragin handia izan du haren artean eta estetika ulertzeko moduan. Ondoko irudian opera horretako maketa bat ikus ditzakezu, originala, tintaz eta kartoi gaineko argazkiz egindakoa.
Lortu informazio gehiago

URMARGOAK

1960ko hamarkada hasieran David Hockneyk olio-pinturak alde batera utzi eta ur-oinarriko akrilikoak erabiltzen hasi zen. Izan ere orduantxe garatutako baliabide berri hori denbora luzez erabili zuen, Los Angelesko argiaren ezaugarriak eta giro eguzkitsua aditzera emateko aproposa baita.
Lortu informazio gehiago

IPADAK

Hockney aitzindari izan da beti artegintzan teknologia harrigarriak erabiltzeko orduan: urrenez urren baliatu da Polaroid kameraz, faxaz, iPhoneaz 2009an, iPadaz 2010ean eta definizio handiko DVRaz azkenekotan. Izan ere, iPadak zirriborroen koadernoak ordeztu ditu hein batean.
Lortu informazio gehiago

ARGAZKIGINTZA ETA BESTE OPTIKA-BALIABIDE BATZUK

Hockneyk muturreko jarrerak hartu izan ditu kameraren erabilerarekiko: sasoi batzuetan guztiz alde egin eta etengabe erabili izan du; besteetan, aldiz, erabat baztertu. 1970eko hamarkadan, argazkigintza erabili zuen subjektua eta ikuslea izateko. Garai horretan, senitartekoak eta lagun hurkoak haren lanaren ohiko gai bihurtu ziren, bai argazkietan bai bestelako euskarritan egindako lanetan.
Lortu informazio gehiago