Guggenheim
Napoliko gizona | Jean-Michel Basquiat | Guggenheim Bilbao Museoa
Aurreko erakusketa

Jean-Michel Basquiat (1960-1988) 1980ko hamarkadako artista iraultzaileenetako bat izan zen. Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen, eta txikitatik nabarmena izan zen adimen-gaitasun eta arterako trebetasun handia zuela, zeina amak sustatu zuen.

Basquiaten izena handitzen joan zen Ipar Amerikan eta Europan erakusketak egiten zituen heinean, eta, denbora gutxian, artista emankor eta kultura arloko pertsonaia ezagun bihurtu zen. Inor etxera edo estudiora bisitatzera joaten zitzaionean, inguruko ideiak baliatzen zituen inspiraziotzat: gonbidatuekin hitz egin, musika entzun zein telebista ikusi bitartean margotzen zuen.

Basquiatek arte garaikidean beste bide batzuk ireki zituen: haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu. Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez gora behera. Ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduan hausnar zezan.

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia Basquiaten lan berritzailearen alderdi batzuk aztertzen ditu, eta artistaren ehun margolan eta marrazki inguru erakusten ditu.

Erakusketa hau Art Gallery of Ontario-k antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

 

Jean-Michel Basquiat
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Akrilikoa eta collagea zur gainean
122 x 244.5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© The Estate of Jean-Michel Basquiat

Artista

Jean Michel Basquiat blackandwhite 1984

1960 Abenduaren 22an jaio zen Brooklynen (New York), aita, Gérard, haitiarra zuen eta ama, Matilde, puertorricar jatorrikoa.

1974 Aitaren lana zela eta, bi urtez bizi zen Puerto Ricon.

Artistak buruzko informazio gehiago