Guggenheim
Herria zuhaitzen atzean (Marines) | Paul Cézanne | Guggenheim Bilbao Museoa
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera erakusketak bilduma aleman horren historia dakarkigu, zeinak oso goiz jarri baitzuen arreta arte modernoan.

Hura azaltzeko, erakusketa honek aurrez aurre jartzen ditu XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera bitartean artista frantsesek eta alemanek egindako artelanak. Erakusketak museo horren aparteko historia ere badakarkigu. Haren ezaugarri nagusiak dira konpromiso zibiko sendoa duela, harreman estua sortu duela bildumazaletasun pribatuaren eta babes instituzionalaren artean, eta oso goiz hasi zela arte modernoa profesionalki ikertzen eta sustatzen. Hala ere, Bremenen berariaz gertatutako garapen historikoak herrialdean bertan zein nazioartean arte modernoari eta haren eraginari buruz izan ziren eztabaidak islatzen ditu, eta, batzuetan, hezurmamitu ere egiten ditu. Erakusketak agerian jartzen du zer eragin izan zuten Kunsthalleren bilduman arte modernoari buruzko diskurtso garaikideek, eta zer harrera izan zuen arte modernoak Alemanian, han sartu baitziren inon baino lehen inpresionismoa eta postinpresionismoa. Tokiko istorio, joera nazional eta nazioarteko mugimenduen sare konplexu horrek XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera arte Europan sortutako artearen ikuspegi garbi eta berezi bat eskaintzen digu.

1823an, artearekin konprometitutako herritar artezale talde batek Bremengo Kunstverein sortu zuten, gizarteak zuen «edertasuna ulertzeko modua» hobetzeko asmoz. Museoaren hasiera xume hartan, antzeko ideiak zituzten artezale eta arte-aditu haiek beren grabatu eta marrazki bildumei buruz hitz egiteko elkartzen ziren. Baina, erakusketa publikoak antolatzen eta bilduma propioa sortzen hasi zenean, Kunstvereinen kide kopurua berehala handitu zen, eta, 1849an, bere museoa sortu zuen: Kunsthalle Bremen. 50 urte geroago, 1899an, sozietateak bere lehenengo zuzendari zientifikoa aukeratu zuen: Gustav Pauli arte-historialaria. Aurreko arduradun ez-adituen gidaritzapean elkartekideek egindako dohaintza pribatuei esker handituz joandako bildumaren profila findu eta nabarmendu egin zen Pauliren jakinduriari esker. Hark arte frantsesaren eta alemanaren arteko elkarrizketa dinamikoan oinarritu zuen artelanak eskuratzeko politika, eta kontakizun bat sortu zuen: lider eta akolitoei buruzkoa, lehiari eta elkartasunari buruzkoa, mirespenari eta altxamenduari buruzkoa, eta, azken batean, bere nortasunari buruzkoa.

Horixe da, halaber, konexio globaldun hiri baten bilakaeraren historia, mendez mende enpresa- eta merkataritza-jarduerari, ontzigintzari eta itsas nabigazioari esker sortua, eta Bilboren historia bera ere gogorarazten duena.

Kunsthalle Bremen-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa

Komisarioak: Christoph Grunenberg, Kunsthalle Bremenen zuzendaria, eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna

Paul Cézanne
Herria zuhaitzen artean (Marines), ca. 1898
[Dorf hinter Bäumen (Marines)]
Olio-pintura mihise gainean
66 × 82 cm
Kunsthalle Bremen – Der Kunstverein in Bremen
Erosia: 1918
Inv. 373-1918/1
Argazkia: Lars Lohrisch

Baliabide esklusiboakEgin zaitez Community-ko kide eta gozatu eduki honetaz
Entzuteko gida
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera
Bideo: Erakusketa
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera
Ba al zenekien...?

Kunsthalle Bremenen "Natura" berezia

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak espazio didaktikoak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketak osatzeko eta ikusgai dauden obrak errazago apreziatzen eta ulertzen laguntzen duten
Lortu informazio gehiago

Kunstverein delakoa sortu zen 1823. urtean

Bremen Alemaniako iparraldean dagoen hiri historikoa da, Weser ibaiaren ondoan kokatua, eta kokapen horri esker gune komertzial garrantzitsu bezala garatu zena
Lortu informazio gehiago

Gustav Pauli

Kideen eta batutako artelanen kopurua areagotzen joan zen heinean, bilduma erakusteko museo bat eraikitzea erabaki zuen Kunstverein elkarteak
Lortu informazio gehiago

Pintore erromantikoek

Paisaiaren generoak bere goren aldia izan zuen XIX. mendean, eta garai hartako artista europar askok jorratu zuten funtsezko motiboetako bat izan zen
Lortu informazio gehiago

Barbizongo Eskola

Artista frantsesek ere naturara begiratu zuten. 1830 eta 1879 urteen artean, margolari talde bat Fontainebleauko basoaren ingurunean kokatu zen, Parisetik hurbil
Lortu informazio gehiago

Pont-Aven

Bretainiako kostaldean, berriz, Pont-Aven eskualdean, Paul Gauguin-en inguruan beste artista talde bat elkartu zen
Lortu informazio gehiago

Worpswede

Halaber, Alemanian, Worpswede herrian, Bremenetik ez oso urrun, artistakolonia bat finkatu zen 1889an
Lortu informazio gehiago

Die Brücke

Alemaniako erromantizismoari lotutako artistek aurretik egin zuten bezalaxe, margolari espresionista alemaniarrek ere naturara jo zuten inspirazio eta babes bila
Lortu informazio gehiago
Gure Dendako produktuak, lotura dutenak
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera
udidun katalogo honek Kunsthalle Bremenen bildumako zenbait maisulan biltzen ditu, guztiak ere XIX. eta XX. mendeetan Alemanian eta Frantzian eginak. Lau ataletan banatuta dago liburua, eta hainbat garai eta mugimendutako lanak aztertzen ditu
Eros ezazu