Guggenheim
Aurreko erakusketa

Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920–Rio de Janeiro, Brasil, 1998) XX. mendearen bigarren erdiko sortzaile gailen bat izan zen, abstrakzioaren aitzindaria. Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 izeneko erakusketak artistaren formazioaren urte behinenen azterketa berri bat eskaintzen du, 1948 eta 1958 arteko aroarena, hain zuzen, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatzen ari zenekoa, helburutzat zuelarik bere helduaroko sorkariak definituko zituen hizkuntza bisual ahaltsu bat artikulatzea. Bere hasierako lan figuratiboaren adibide nabarmenekin batera, Clarkek garai goiztiar horretan sortu zituen sail nagusietako pinturak biltzen ditu erakusketa honek, bere arte-ibilbideko aurreneko hamarkadaren ikuspegi funtsezko bat eskainiz.

Pintura “eremu esperimental” gisa hartzerakoan, izen hori erabili baitzuen artistak berak 1956an emandako hitzaldi giltzarrizko batean, Clarkek baliabidea birdefinitu nahi izan zuen, pintura tradizionalaren mugak zabalduz. Formazio ofizial bereziturik eduki gabe lotu zitzaion arteari; Rio de Janeiroko arte giroan sartu zen 1940ko hamarkada bukaeran, eta parte hartu zuen mugimendu garrantzizkoenetan, hala nola baitziren Arte Konkretua eta Abstrakzio Geometrikoa, 1950eko hamarkadan zehar. Erakusketa hau Clarken bilakaeran zentratua dago, historikoki egituratutako hiru atalen bitartez: “Aurreneko urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio Geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldaera: espazioaren modulazioa, 1957–1958”. Atal bakoitzak Clarken ideia esanguratsuenak aurkezten ditu, eta, obra hautatu batzuen bitartez, arretaz ispilatzen du bere garapen artistikoa.

Lygia Clarken aurreneko sorkarien erakusgarri honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenean egina delarik, nazioarteko arreta berritua eskaintzen dio gerraondoko panorama latinoamerikarrean ezinbestekoa den artista bati.

Curator: Geaninne Gutiérrez-Guimarães

Lygia Clark
Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951
Olio-pintura mihise gainean
105,5 x 81 cm
Bilduma pribatua
© Courtesy of “The World of Lygia Clark” Cultural Association

 

 

Baliabideak
Mahai-ingurua
Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958
Baliabide esklusiboakEgin zaitez Community-ko kide eta gozatu eduki honetaz
Entzuteko gida
Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958
Artista

1920an jaio zen Lygia Clark, Belo Horizonten (Minas Gerais, Brasil), eta, 1940ko hamarkadaren amaieran, prestakuntza artistiko informalaeman zioten Rio de Janeiron Roberto Burle Marx eta Zélia Ferreira Salgado artista brasildarrek. 1950ean, Parisera joan zen, Fernand Léger eta Árpád Szènes maisu modernoekin ikasten jarraitzeko. 1952an egin zuen lehenengo erakusketa, L. Clark-Ribeiro, Pariseko Institut Endoplastique institutuan, eta, han, lan bidimentsionaletan abstrakzioarekin eta eraikuntza-formekin egindako lehenengo esperimentuak aurkeztu zituen. Urte beraren amaieran Brasilera itzuli zenean, banakako lehenengo erakusketa egin zuen, Lygia Clark 1950-1952, Rio de Janeiroko hezkuntza-ministerioan (Ministério da Educação). Hasten ari zen artista gisa ikusi zen Clark, eta herrialdeko erakusketa kolektibo garrantzitsuetan parte hartzen hasi zen; besteak beste, Exposição Nacional de Arte Abstrata (1953), lehenengoa, eta São Pauloko Bienala (1953).

Irakurri gehiago
Ba al zenekien...?

Europatik Latinoamerikara

XX. mendearen lehenengo hamarkadetan, Europan, artistek besteak beste abstrakziora jotzen zuten, artea unibertsalagoa eta modernoagoa izan zedin.
Lortu informazio gehiago

Pinturaz haratago

Pinturan espazioa irudikatzeko moduaren inguruan egin zituen ikerketa goiztiarren ondoren, Lygia Clarkek Zomorroak (Bichos) izeneko sail berritzailea sortu zuen 60ko hamarkadan.
Lortu informazio gehiago

Artea bitartekari gisa

1966an Clarkek eskumuturra apurtu zuen auto-istripu batean, eta hari sendatzen laguntzeko, bere lehenengo objektu sentsoriala sortu zuen: Harria eta airea (Pedra e ar).
Lortu informazio gehiago

Artearen eta terapiaren artean

1970etik aurrera, artearen aukerak zabaltzeko eta gorputzari protagonismo handiagoa emateko nahiak areagotu egin zuen Clarkek psikoanalisiarekiko zuen interesa.
Lortu informazio gehiago
Gure Dendako produktuak, lotura dutenak
Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958
Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 katalogoak artista brasildarraren sorkuntzaren lehen hamarkada aurkezten du, eta haren produkzio interesgarrian sakontzeko aukera ematen die irakurleei; figurazioaren eta abstrakzioaren erdibidekoa zen Clarken ekoizpena eta, denborarekin, garapen artistiko eta iraultzaile berriei eman zien bide.
Eros ezazu