Niki de Saint Phalle
2015.02.27 - 2015.06.07
Erakusketa Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées Nationaux – Grand Palais-ek antolatu dute, Niki Charitable Art Foundation-en parte-hartzearekin. Niki de Saint Phalle (1930–2002) XX. mendearen erdialdeko artista ospetsuenetako bat da. Catherine Marie-Agnes Fal de Saint Phalle izena du, baina Niki de Saint Phalle bezala gehiago ezagutzen da. Haren ibilbide oparoan zehar, Saint Phallek obra-multzo bat sortu zuen hainbat baliabiderekin eta dimentsio soziopolitiko handiarekin. Haren obran alaitasunetik sakon eta intelektualera bitarteko guztia jorratzen da, baina lanaren izaera paradoxikoa oraindik ez da bere osotasunean aztertu. Bizitzan zehar nazioarteko laudorioak eta errekonozimendua jaso zituen lehen emakumeetako bat izan zen, eta beraren pertsonaia publiko bat sortu zuen arrakastaz. Warhol-en antzera, Saint Phallek komunikabideak aprobetxatzen jakin zuen bere obraren harrera trebetasunez bideratzeko. Niki de Saint Phallek ez zuen izan prestakuntza artistiko arauturik, eta Gaudi, Dubuffet eta Pollock izan zituen inspirazio-iturri, 1950eko hamarkadaren amaiera aldera, edozein joera edo mugimendu artistikotik at zegoen mundu berezia asmatzeko. Haren karrera osoan gai eta mito handiak aurki ditzakegu, ondoren haren obra osoa artikulatu zutenak. Oso ezaguna da haren obraren alderdi alai eta koloretsua, baina haren indarkeria, konpromisoa eta jarrera erradikalak ahaztu egin dira. Eta hori gertatzen da, baita ere, haren performance ausartekin, obraren eduki politiko eta feministarekin eta eskultura publiko handinahiekin. Atzera begirako hau Niki de Saint Phalleri hogei urtetan eskainitako lehen erakusketa handia da, eta, bertan, artista polifazetikoa aurkeztuko da, aldi berean pintorea, muntaiaren artista, eskultorea, grabatzailea, performerra eta zinemagile esperimentala dena. Obra ikuspegi guztiz berritzailetik behatzen du. Artxiboko 200 obra eta dokumentu bano gehiago —asko argitaratu gabeak— daude ikusgai 2.000 metro karratutik gorako eremuan, kronologikoki eta gaien arabera antolatuta eta pantaila-irudiekin; horietan artista bere obrari buruz hizketan ikus dezakegu.
Niki de Saint Phalle
Gora amodioa (Vive l’Amour), 1990
Arkatz-markatzailea eta gouachea Bristol paper gainean
45 x 55 cm
Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB.
© Niki Charitable Art Foudation, Santee, AEB
Argazkia: © Ed Kessler
Erakusketa
BORTIZKERIA MARGOTZEA
305. ARETOAESKOPETAREN ARTEA
Salas 306-307
Tiro handia – J galeriako saioa
(Grand Tir – Séance galerie J), 1961
Pintura, igeltsua eta askotariko objektuak konglomeratu ohol gainean
143 × 77 × 7 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza:
Galerie G.-P. & N. Vallois, Paris.
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © Laurent Condominas
EMAKUMEEN ROLAK
307. ARETOA
Zaldia eta emaztegaia (Cheval et la Mariée), 1963
Oihala, jostailuak, askotariko objektuak eta sareta
235 × 300 × 120 cm
Sprengel Museum, Hannover, artistaren dohaintza, 2000
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © BPK, Berlin, dist. RMN-Grand Palais / Michael Herling / Aline Gwose

Atontzen (Makillajea edo Bizitzaren Ispilua)[La Toilette (Make Up or Mirror of Life)], 1978
Margotutako itsatsitako papera eta askotariko objektuak (mahaia)
Emakumea: 160 × 150 × 100 cm
Mahaia: 126 × 92 × 80 cm
Collection MAMAC, Niza, artistaren dohaintza, 2001
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © MAMAC / Muriel Anssens

Katu burudun totema (Cat Head Totem), 2000
Poliuretanoa, erretxina, metalezko oina eta armazoia, itsas belarrien oskolak, harriak eta koloretako ispilu zatiak
335 × 213 × 140 cm
Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © NCAF/Thomas Marlow.
Erakusketaren argazkia: Niki in the Garden,
Garfield Park Conservatory, 2007
Artista
