Bourgeois L  Mamá Maman 1999 scaled

Eurak bidean familientzako

Ongi etorri Bilboko Guggenheim Museora!

Ez galdu aukera eraikin harrigarri hau bisitatzeko eta bertan ikusgai dauden artelan zoragarriak ikusteko. Ibilbide honetan proposatzen dizkizuegun artista guztiak emakumeak dira, ideia bikain eta ausartak dituztenak,… esploratzaileak bailiran!

MAPA

Hitz argitsuak
Holzer J Instalación para Bilbao Installation for Bilbao 1997 scaled

Hitz argitsuak

Atrioa

Zer materialekin egin da obra hau? Besteetatik desberdina da… Pantaila eta hitz argitsuak ditu! Gora eta behera dabiltza, agertu eta desagertu egiten dira, ez liburuetan edo ordenagailuko pantailan bezala.

Jenny Holzer artistak normalean baxu eta belarrira esaten diren sentimenduez, pentsamendu intimoez eta sekretuez hitz egiten duten hitzak erabiltzen ditu. Baina badirudi berak ozenki esaten dituela mundu guztiak entzun ditzan!

Zutabe argitsuen artean ibil zaitezke, obran sartu eta bere parte izan. Zu ere obraren parte zara!

Jenny Holzer, Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao), 1997/2017
Argizko diodoak
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Ama armiarma bat da?
Bourgeois L  Mamá Maman 1999 scaled

Ama armiarma bat da?

Terraza itsasadarraren ondoan.

Museora sartu, igaro Atriotik eta irten terrazara. Hemendik, hurbiltzen ari dela dirudien armiarma erraldoi bat ikusiko duzu.

Louise Bourgeoisi material desberdinekin lan egitea eta ikuslea inguratzen eta babesten duten lanak egiteko bideak esploratzea gustatzen zitzaion. Ama armiarma handi bat da, brontzez egina eta hanka luze eta finekin.

Zergatik deitzen da eskultura hau Ama? Ama bat gogorarazten dizu? Artistaren amak tapizak ehuntzen zituen, hariz ehundu ere, armiarmek bezala!

Museotik irteten zaretenean, hurbildu Ama eskulturara, jarri haren azpian eta begiratu gora. Zer ikusten duzu? Zergatik uste duzu artistak hori gehitu zuela?

Louise Bourgeois, Mamá (Maman), 1999
Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza
927 x 891 x 1023 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Pentsatu desio bat
Yoko Ono | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

Pentsatu desio bat

Terraza, bigarren solairua.

Yoko Ono interes asko dituen artista japoniarra da: artea, zinema, musika… Eta dena esperimentu bat balitz bezala egiten du, esplorazio bat bezala!

Bakearen, giza eskubideen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista ere izan da.

Munduko bakearen aldeko obra da hau, eta zuek ere parte har dezakezue. Batzuetan, bake-nahiak idatzi eta eskegi ditzakezue. Beste batzuetan, zuhaitzari xuxurlatu diezaiokezue zuen nahia.

Animatu eta parte hartu!

Yoko Ono, Bilborako nahien zuhaitza (Wish Tree for Bilbao), 1996/2014
Eskuz idatzitako eta markoztatutako testua, olibondoa, lurra, zurezko loreontzia, atrila, etiketak eta boligrafoak
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Yayoi Kusama
Yayoi Kusama

Yayoi Kusama

301. aretoa

Yayoi Kusamak artista izan nahi izan zuen txikitatik. Japonian, haurra zela, bere inguruko mundua puntuz beteta irudikatzen zuen, infinituraino, eta gero margotu eta marraztu egiten zuen. Irakasleek besteek bezala margotzeko esaten zioten, baina berak puntuak margotzen jarraitu zuen modu ezberdin batean, eta, gaur egun, artista ezagunenetako bat da. 

Espazio hori esperientzia “murgiltzailea” da, artistaren obraren barruan gaude, eta haren sormen-unibertsoan parte hartzen dugu.

Zer ikusten duzu eta nola sentitzen zara espazio “infinitu” horren barruan egonaz?

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria unibertsoaz harainditik igorria, 2020
Ispilu-beira, zura, led argiztatze-sistema, metala eta taula akrilikoa
293,7 x 417 x 417 cm

XX. eta XXI. mendeetako emakume artista garrantzitsu batzuen (ez denak) obrak ikusi berri dituzue. Ziur gehiago ezagutu ahal izango dituzula!

Esperientzia atsegina izan eta bertan ikasiko zenuelakoan, laster arte!

Beste ibilbide batzuk