Mural n.º 831 (Formas geométricas) | Sol LeWitt | Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim bildumak

Guggenheim Museoetako Bilduma Iraunkorra osatzen dute Solomon R. Guggenheim Fundation-aren lanek (New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko eta Veneziako Peggy Guggenheim Collection museoko bildumak barne) eta Guggenheim Bilbao Museoaren funtsek. XX. eta XXI. mendeetako arte bisualen perspektiba osatua eskaintzen du obra horien multzoak.

Zero
Sala ZERO | Guggenheim Bilbao Museoa

Zero

Atondoa

ZERO aretoan hastea gomendatzen dizugu; gune honek murgiltze-esperientzia aparta eskaintzen du ikusmenezko hizkera eta eszenografia harrigarria baliatuz. ZEROk Atondotik bertatik egiten die ongietorria publiko guztiei: Museoaren historiara eta haren ingurura zentzumenen bidez hurbiltzeko aukera ematen du, baita Frank O. Gehryren eraikinera eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma Iraunkorrera ere. Edukiera mugatua.

Denboraren materia
La Materia del Tiempo | Richard Serra | Guggenheim Bilbao Museoa

Denboraren materia

1. solairua, 104 aretoa

Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) instalazio iraunkorra Museoaren Bildumako obra ospetsuenetakoa da, eta bakarra munduan. Hura ikusteko, artistak gomendatzen du 104. aretoan sartzea, instalazioaren ikuspegi partziala izateko, eta ondoren bigarren solairuko balkoira ateratzea, kristalezko igogailuen ondoko eskaileretatik edo igogailu horiek erabilita (edukiera mugatua) hirugarren solairutik jaitsita, espazio osoaren ikuspegi panoramikoa izateko.

Igogailu metalikoak erabilita (edukiera mugatua) edo haien ondoko eskaileretatik itzul zaitezke lehenengo solairura. 104. aretoan, eskulturen inguruan ibili ahal izango zara, eta haietako batzuetan sartu ere bai.

Richard Serra
Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005
Altzairu herdoilkorra
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Kokapen zehatzeko obra iraunkorrak
Fuente de fuego | Yves Klein | Guggenheim Bilbao Museoa

Kokapen zehatzeko obra iraunkorrak

Ataria, terrazak, kanpoaldea

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren parte garrantzitsua dira artista garaikideek gauzatutako kokapen zehatzeko obrak, Frank Gehryk diseinatutako eraikinaren bai barrualdeko eta bai kanpoaldeko espazioekin elkarrekintzan landuak. 101. aretoan dago, Atrioaren aldamenean, Jenny Holzerren Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao, 1997).

104. aretoan, Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) instalazioa dago. Museoaren kanpoaldean daude ikusgai Louise Bourgeois, Daniel Buren, Anish Kapoor, Yves Klein, Jeff Koons, Fujiko Nakaya eta Yoko Ono artistek landutako kokapen zehatzeko obra iraunkorrak. Deskargatu entzuteko gidak doan mugikorrera eta gozatu bisitaz.

Yves Klein
Su-iturria (Fire Fountain), 1961
Sua
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa