mos
Iragandako erakusketa

Architecture Effects

2018.12.05 - 2019.04.28

Zerk bilakatzen du arkitektura eraikuntza hutsa baino gehiago? Galdera hori, asmakizuna ia, arkitektura bera bezain zaharra da. Diskurtso arkitektonikoaren historia osoa galdera horri erantzuten aritu da, eta formula bat agertu da behin eta berriz: arkitekturak eraginak dauzka. Are gehiago, aurretik zegoenean eragin ez ezik, zerbait berria sortzen du. Hori da, behintzat, teoria, baina gutxi izan dira gauzatutako adibideak. Eraikin batek eragin errealak erdiesten dituenean, arkitekturaren betiko promesa betez, historiaren norabidea aldatzen du.

Hala gertatu zen Guggenheim Bilbao Museoarekin 1997an. Turismo globalaren eskutik hiriak jasandako eraldaketa eta aldaketa sozial eta kulturalaren ikono gisa Museoak duen papera birdefinitzea izan ziren “Bilbo efektu” delakoa ekarri zutenak. Frank Gehryren eraikina aurrendaria izan zen teknologia digitala bere diseinu, eraikuntza-lan eta irudi-hedapenerako erabiltzeari zegokionez, eta arkitekturaren eraginen inguruko arau berri bat ezarri zuen, ondorengo urteetan gure bizitza goitik behera aldatuko zuten tresna berberak baliatuta.


Architecture Effects arkitektura, arte eta kontakizun-eraikuntza delakoaren inguruko erakusketa da, eta egintzat
jotzen dugun eguneroko magiari erantzuten dio bi hamarkada geroago. Gure egunerokoaren alderdi guztiek jasaten dituzten efektuak aztertzen ditu erakusketa honek: oinarri logistiko eta materialetik hasi, eta identitate, kontzientzia eta erritualen inguruko auzietaraino.

Elkarri lotutako hiru lurraldek osatzen dute erakusketa: AirlockLorategia eta Burbuila deituriko gune digitala; azken horretara doako aplikazio baten bitartez sar daiteke. Erakusketaren esperientzia joan-etorri etengabe gisa pentsatu da: materialaren eta birtualaren arteko, historiari buruzko espekulazioen eta etorkizunari buruzko susmoen arteko truke-leku bezala; bisitariei espazio eta denborari dagokionez gorputz eta gogoaren bitartez hiperkonektatuta daudela sentiaraziko diena. Hala, ikusgai dauden obra eta objektuak baliatuz, ikuslearen gogoeta pizteaz gain, horiekin jarduteko aukera eskaintzen du guneak.

MOS 

Seinalerik gabeko denda (A Tent without a Signal)
Oihala eta metalezko egitura
Neurri aldakorrak
Eskaintza: MOS Architects, New York, honen lankidetza teknologikoarekin: Stoll-en

Erakusketa

Bilbo, circa 1997

Mikel Eskauriaza
Bilbo, circa 1997 (Bilbao, circa 1997), 2018
Diapositiba-proiekzioa
Neurri aldakorrak
Artistaren eskaintza
© Mikel Eskauriaza

Azal galduak

Nina Canell
Azal galduak (H) (xehetasuna), [Shedding Sheaths (H), (Detail)],2015
Zuntz optikozko kablearen azala, hormigoia
Neurri aldakorrak
Eskaintza: artista; Galerie Barbara Wien, Berlin; Daniel Marzona, Berlin; Mendes Wood DM, São Paulo
© Nina Canell, VEGAP, Bilbo, 2018. Argazkia: Robin Watkins

BURBUILA

Burbuila

Partekatu