Aprendiendo a través del arte
Une honetan ikusgai

Artea ikasbide 2025

2025.06.10 - 2025.09.21

Erakusketa honek ikusgai jartzen du 6 eta 12 urte bitarteko ehun haur baino gehiagok 2024–25 ikasturtean Guggenheim Bilbao Museoaren Artea ikasbide hezkuntza-programaren baitan egin duten lana. Hain zuzen ere, egitasmo horren bitartez, artistak ikasgeletan sartzen dira eta, irakasleekin elkarlanean, artea txertatzen dute ikasgaietan.

Esplorazio artistikoa eta artearen inguruko eztabaida oinarri hartuta, ikasleek sormenetik eta nork bere ikuspegitik abiatuta lantzen dituzte Lehen Hezkuntzako curriculumeko edukiak. Jarduerak artea ikasgaiekin lotzeko diseinatuta daude —nola diren Zientzia, Hizkuntza edo Matematika—, ikasleek beren inguruko mundua artearen bidez ikertu eta ulertu ahal izateko.


Ikasturte honetan ekimenean parte hartu duten sei ikastetxeetako ikasleek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola egutegiaren arabera naturak izan ohi dituen itxura-aldaketak, gizakien ekintzek ingurumenean eragiten dituzten ondorioak eta ingurune naturalarekin mimetizatzeko moduak. Gainera, aktibismoa xede duen sorkuntza-lana eta hark gizartean izan dezakeen eragina ezagutu dituzte, baita euren inguruko artisten obra ere. Eta artearen eta autoezagutzarako jardueren bidez, norberaren eta taldearen identitateari buruzko hausnarketa ere egin dute. Prozesuetan askotariko teknikak eta diziplinak erabili dituzte —besteak beste, pintura, eskultura, argazkilaritza edo performancea—, sormenak hezkuntzaren arloan duen garrantzia nabarmendu eta adierazpen askea sustatu duten hezkuntzaproiektuetan aplikatuta.

Erakusketa

Mundu hobe baterako mapak

Juan Ramón Jiménez LHI, Gurutzeta (Barakaldo)
C.P. Juan Ramón Jiménez LHI, Cruces-Barakaldo

3. mailako 22 ikasle, Juan Ramón Jiménez LHI, Gurutzeta (Barakaldo)

3. mailako 22 ikasle, Juan Ramón Jiménez LHI, Gurutzeta (Barakaldo)

C.P. Juan Ramón Jiménez LHI, Cruces-Barakaldo

Nondik gatoz, norantz goaz

Zeberio LHI, Zeberio
C.P. Zeberio LHI, Zeberio

5 eta 6. mailako 24 ikasle, Zeberio LHI, Zeberio

5 eta 6. mailako 24 ikasle, Zeberio LHI, Zeberio

C.P. Zeberio LHI, Zeberio

Identitatea eta artea

Arrateko Andramari LHI, Eibar
CP Arrateko Andramari LHI, Eibar

6. mailako 17 ikasle, Arrateko Andramari LHI, Eibar

6. mailako 17 ikasle, Arrateko Andramari LHI, Eibar

CP Arrateko Andramari LHI, Eibar

Egun adina zeru

Zaragueta IPI, Orio
CPI Zaragueta IPI, Orio

6. mailako 12 ikasle, Zaragueta IPI, Orio

6. mailako 12 ikasle, Zaragueta IPI, Orio

CPI Zaragueta IPI, Orio

Kamuflajea eta mimetismoa naturan

Lamuza LHI, Laudio/Llodio
04A0476

5. eta 6. mailako 22 ikasle, Lamuza LHI, Laudio/Llodio

5. eta 6. mailako 22 ikasle, Lamuza LHI, Laudio/Llodio

04A0474

Natura besarkatzea

Alonsotegi LHI, Alonsotegi
CP Alonsotegi LHI, Alonsotegui

1. mailako 20 ikasle, Alonsotegi LHI, Alonsotegi

Museoan

001GaleriasLTA
058Galerias LTA
049Galerias LTA
030Galerias LTA
026Galerias LTA