Danborra | Ernesto Neto | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Ernesto Neto: naraman gorputza

2014.02.14 - 2014.05.18

Ernesto Netok eskultoretzat du bere burua, eta haren lanak zeharkatu, bizi, sentitu eta baita usaintzeko xedearekin sortzen ditu artista brasildarrak; horren arabera, ikusleak artelanaren bidez bere gorputza, zentzumenak eta adimena senti ditzake. Bisitariak beste bisitari batzuekin eta inguruarekin harremanetan jar daitezke, elkarri eragin, eskultura eta arkitekturaren uztarketa den giroan. Honako hau dio Netok: “Elkarren artean partekatzen duguna, elkarrengandik bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa da. Gizatasunaren egoeraz eztabaidatu nahi dut; bizi dugunaz. Gauzen ibilbidea interesatzen zait. Lengoaia”. Hori dela eta, sentsualitatez, gorpuztasunez eta gogoetaz betetako eskulturen bidez ikertzen ditu pertsonen arteko harremanak

Netorekin batera, eskuz esku, taxutu da erakusketa. Ibilbide zirraragarri bat proposatu du, haren artegintzaren funtsa hen eskutik ezagutzeko; usain, kolore, sentipen, lengoaia eta zentzumenezko gertakariz betetako bizipena da. Netorentzat erakusketa bat poesiarako txoko bat da, eta egunerokotik ihes egin dezake bisitariak bertan: “Etengabe jasotzen dugu informazioa, baina hemen pentsatzeari utzi diezaiogun nahi dut. Artean babestea. Ez pentsatzea ona dela uste dut, bizitzatik zuzenean arnasa hartzea” Museoko Atrioan hasiko da bidaia —bertan dago, sabaitik zintzilik, lan erraldoi bat—, eta bigarren solairuan jarraitu. Areto bakoitzak bizipen bat eskainiko du, eta ikusteko zein parte hartzeko erritmo ezberdina eskatzen du.


Ernesto Neto
Danborra (Tambor), 2010
Kakorratz lana, laba harriak, pianoa, ibaiko harriak, afrobrasildar danborrak eta kaxa
380 x 1.000 x 1.000 cm
Ikuspegia: Museu de Arte Moderna, São Paulo, 2010
Argazkia: Everton Ballardin
© Ernesto Neto

Artista

Captura de pantalla 2021 03 04 a las 11 34 30

Neto, Ernesto

Rio de Janeiro, Brasil, 1964

Ernesto Neto Brasilgo artistarik gailenetako bat da. Eskultura iradokitzaileak egiten ditu, habitat baten modukoak direnak. Horien barrena ibiltzean zentzumenen munduan murgiltzen gara. 1995ean hasi zen nazioartean haren lanak erakusten eta...

Ezagutu artista

Partekatu