image
Iragandako erakusketa

Yoshitomo Nara

2024.06.28 - 2024.11.03

Yoshitomo Nara bere belaunaldiko artistarik ezagunenetako bat da. Haren lanaren bereizgarri dira buru eta begi handidun karikatura-itxurako haur-irudi ausartak, liluragarri bezain desafiatzaile eta lotsagabeak batzuetan, malenkoniatsu eta zalantzatiak besteetan, denboraren poderioz gero eta lasaiago eta gogoetatsuago bihurtu direnak. Narak artearen munduan berehalako onespenik jaso ez bazuen ere, haren estilo grafiko berritzailea erabat finkatuta dago gaur egun.

Nararen pertsonaiak —haren haurrak, animaliak eta izaki hibridoak— bere buruaren isla dira, bere emozioen eta barru-barruko pentsamenduen irudikapen plastikoa, eta agerian uzten dute bere humanismoaren sakontasuna. Hainbat dira Nararen sorkuntza-iturriak: haurtzaroko oroitzapenak —memorian betiko gordeak—, musikaz eta literaturaz duen ezagutza, Japoniako eta Europako artearen historia —artistaren jakin-min aseezinarekin aberastua—, bai eta Japonian eta atzerrian egindako bidaietan aurkitutako jende eta kultura ezberdinekin izan dituen enpatiaz betetako hartu-eman aberatsak ere.


Jarrera ausarta eta espiritu librea izateagatik ezaguna den artista honek beti sentitu izan du grina folk, rock eta underground punk musikarekiko. Gizatasunarekiko eta gizartearekiko duen inplikazio sakona abiapuntu hartuta, guztiona den mundu honekin konprometitutako lanak sortzen ditu Narak, eta hainbat gairi buruzko ideiak aztertzen eta proposatzen ditu horietan, nola diren etxea, komunitatea, natura, ingurumena eta esparru horien arteko loturak.

Nara 1959an jaio zen Hirosaki kanpoaldean, Japonia iparraldean. Pintura ikasi zuen Aichi prefekturako Arte Ederren Unibertsitatean, eta 1980ko hamarkadaren amaieran Alemaniara joan zen Düsseldorfeko Kunstakademie entzutetsuan ikastera. Hamabi urte igaro zituen herrialde hartan, eta urte haietan bere lengoaia piktoriko berezia garatzen jarraitu zuen. 2000. urtean Japoniara itzuli zen, eta bertan bizi da gaur egun; lan ere bertan egiten du. Nararen arteak harreman zuzena du artistaren historiarekin eta haren bizi-esperientziekin. Japonian igarotako haurtzaro-garaiko oroitzapenez —batez ere bakardade-sentsazioaz— eta atzerrian egindako egonaldiaren gomutaz —bertako hizkuntza ez hitz egiteagatik Alemanian ezagutu zuen isolamendu-sentsazioa ahaztu gabe— elikatzen da Nararen lanaren muina.

Atzerabegirako hau ez dago kronologikoki antolatuta, gaika baizik. Narak berariaz egituratu du horrela bere gako pertsonalak eta emozionalak ezagutarazi ahal izateko. Bere asmoa bere artista-nortasuna erakustea da, baita bere sorkuntza-prozesuan interesgarriak eta funtsezkoak diren ideiak ere: behin eta berriz errepikatzen dituen gaiak, bere ikuspegi formalaren garapena eta baliatzen dituen tekniken aniztasuna.

Erakusketak “Nararen mundu” iradokitzailean murgiltzen gaitu azken lau hamarkadetan egindako hainbat lanen bitartez. Nararen ikonografia originala eta iraunkorra da: ondo erakusten du artistak bere ibilbide osoan izandako pentsamendu-jarraitutasuna, eta haren bilakaera estilistikoa azpimarratzen du. Narak margolaritzat du bere burua, baina gaietako bakoitza jorratzeko bestelako bitartekoak edo formatuak ere erabiltzen ditu, hala nola marrazkia, eskultura eta instalazioa.

Aretoa: 105
Komisarioa: Lucía Agirre
Egoitzak: Guggenheim Bilbao Museoa; Frieder Burda, Baden-Baden Museoa; Hayward Gallery-Southbank Centre, Londres


Yoshitomo Nara
Putzurik sakonenean (In the Deepest Puddle II), 1995
Akrilikoa kotoi gainean mihise gainean muntatua
120 x 110 cm
Takahashi Collection
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Bisita birtuala

Yoshitomo Nara erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
Yoshitomo Nara visita virtual

Erakusketa

P 1987 007 CCF

Yoshitomo Nara
Titulurik gabea (gainean margotu ondoren)
Untitled [after overpainting], 1987
Akrilikoa paper eta zur gainean
89 x 63 x 8.5 cm
Bilduma pribatua
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Egin bidea, jarraitu bidea
(Make the Road, Follow the Road), 1990
Akrilikoa mihise gainean
100 × 100 cm
Aomori Museum of Art
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

P 1990 002 CCF
Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nara
Putzurik sakonenean II
(In the Deepest Puddle II), 1995
Akrilikoa kotoi gainean, mihise gainean muntatuta
120 × 110 cm
Ruytaro Takahashi Collection
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Borrokan desagertua
(Missing in Action), 1999
Akrilikoa mihise gainean
180 x 145 cm
Eskaintza: Sally and Ralph Tawil
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

P 1999 003 orig 1
P 2001 024

Yoshitomo Nara
Hiltzeko gazteegi
(Too Young to Die), 2001
Akrilikoa kotoi gainean, zuntzez indartutako plastiko gainean muntatuta
180 cm diametroa
Eskaintza: Rubell Museum, Miami and Washington, D.C.
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Baso andereñoa
(Miss Forest), 2010
Platino, urre eta zilar likidoz apaindutako zerakika
144 × 102 × 100 cm
Leeum Museum of Art, Korea
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

C 2010 002 1 1
P 2012 009 orig 1 1

Yoshitomo Nara
Blankey, 2012
Akrilikoa mihise gainean
194,8 × 162 cm
Bilduma pribatua
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Esne Aintziran / Gogoetan Bat
(In the Milky Lake /Thinking One), 2011
Akrilikoa mihise gainean
259.2 x 181.8 cm
Bilduma pribatua, eskaintza: Frahm & Frahm
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

394971scr 873db8ae31eb654
S 2014 001 ap1 toyota morimoto sq 1

Yoshitomo Nara
Bizitza-iturria
(Fountain of Life), 2001/2014/2022
Laka eta uretanoa zuntzez indartutako plastiko gainean (FPR), motorra eta ura
175 × 180 cm diametroa
Artistaren bilduma
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Ur arrosatan
(In the Pink Water), 2020
Akrilikoa moztutako kotoi-oihal gainean, mihise gainean muntatuta
145.5 x 112 cm
Artistaren bilduma
Bilduma Pace Gallery
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

P 2020 007 orig KeizoKioku
YNF5629 RGB 20240419 ABE

Yoshitomo Nara
Lanbropean
(Under the Hazy Sky), 2012
Akrilikoa mihise gainean
194.8 x 162
Bilduma Masterworks
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Gauerdiko malkoak
(Midnight Tears), 2023
Akrilikoa mihise gainean
240,5 × 220 cm
Artistaren bilduma
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

YNF7346 keizokioku 20230130 MG 5389 1 1
P 2019 003 orig kioku

Yoshitomo Nara
Gelditu bonbak
(Stop the Bombs), 2019
Akrilikoa zur gainean
149.5 x 117.5 x 7.7 cm, markoztatuta
Bilduma JUMEX, Mexiko
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

Yoshitomo Nara
Danborra astinduz
(Banging the Drum), 2020
Akrilikoa eta koloretako arkatzak uhin-kartoi gainean
186 x 121.5 cm
Bilduma pribatua
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation

D 2020 027 orig keizoKioku b

Museoan

YoshitomoNara
YoshitomoNara
YoshitomoNara
YoshitomoNara
YoshitomoNara

Erakusketa bideoa

Partekatu