Artea Ikasbide 2015 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea Ikasbide 2015

2015.06.23 - 2015.09.20

Erakusketa honetan Lehen Hezkuntzako 143 haurrek egindako artelanen aukeraketa bat egongo da ikusgai. Haurrok 2014–2015 ikasturtean artista bihurtu dira, Artea ikasbide egitas- moari esker.

Aurten Naia del Castillo, Iñaki GraceneaAinhoa Ortells, Elssie Ansareo, Maider López eta Jorge Rubio artistek dinamizatu dituzte arte-tailerrak hainbat ikastetxetan, eta 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek arte-proposamen bereziak eta pertsonalak sortu dituzte, askotariko teknikez baiatuz, besteak beste, argazkigintzaz, pinturaz, eskulturaz eta performanceaz.


Egitasmo honen helburua da eskola-curriculuma indartzea, artea hezkuntzarako tresnatzat erabiliz. Horretarako artearen inguruko eztabaidak pizten dituzte eta gai askori modu berezian, asmotsuan, heltzen diete. Erakusketan dago artista txiki horien ahaleginen emaitza: ilusioz egindako artelan handiak.

 

Artistak

Inaki Gracenea 768x432

Gracenea, Iñaki

“Tailerraren helburu nagusia ikasleak geometriara bizipen-eran hurbiltzea izan zen, inguruneko hainbat adibidetara joaz, eguneroko objektuen azterketa eta ezaugarri geometrikoei buruzko esplorazioa bultzatuz. Artea formak eta objektuak modu...

elssie-ansareo

Ansareo, Elssie

“Arteak ordezko pentsamendu bat sustatzen hasteko balio izan zuen, gaiak era berri batera ikusteko, eta, azkenik, beste ikuspegi batetik jorratzeko”. Elssie Ansareo

maider-lopez

López, Maider

“Gure gorputzekin mendien formak eta  gure inguruneko harriak irudikatzen ahalegindu ginen. Paisaia gure gorputzen bitartez esperimentatu genuen, klasearen egunerokotasuna aldatuaz, batzuen eta besteen arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzen...

Jorge Rubio

Rubio, Jorge

Irudimena ez da ihesbide soila; motor boteretsua da, sormenaren beraren iturria; adierazpenerako, komunikaziorako, norberaren ezagutzarako eta eraldaketarako daukagun erreminta baliotsuenetakoa; gu guztion parte izan dadin zaindu eta hedatzen...

Captura de pantalla 2021 04 08 a las 11 14 53

del Castillo, Naia

“Aurten, Birjinetxe ikastetxeko ikasleek proiektu artistiko bat landu dute hasieratik bukaerara. Haiek, beren irakasleak eta nik, hiruron artean, gai bat aukeratu dugu eta hari buruzko informazioa bildu eta aztertu dugu ondoren: animalia...

Default image for artist

Ortells, Ainhoa

“Aurten urtaroak ezagutzen ibili gara: euren ezaugarri nagusiak bereizi ditugu, batak eta besteak gure ingurunean gertarazten dituenak ikusi eta plasmatu ditugu eta geure burua ere, geure janzkera edota osagarriak ere zelan aldarazten...

Partekatu