Une honetan ikusgai

Barbara Kruger: Another day. Another night.

2025.06.24 - 2025.11.09

Barbara Kruger artista estatubatuarrak bost hamarkadatik gora darama bere lan ausartarekin gogoeta akuilatzen eta ikusleak aho zabalik uzten, eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako atzerabegirako orokor hau sortzaileari espainiar estatuan eskainitako lehena da. Erakusketa zabal honetan aztertzen denez, artistak hitzen eta irudien boterea baliatzen du gure eguneroko bizitzak taxutzen dituzten egiturak zalantzan jartzeko: identitatea, desira, egia eta kontrola.

Bere ibilbidearen hasiera-hasieratik, Krugerrek modu kritikoan jorratu du hizkuntza nola erabiltzen den hedabideetan, politikan eta geure barne-elkarrizketetan. Publizitatearen lengoaia bisualean oinarritutako adierazpen-esaldi laburrak erabiltzen ditu —kolore gorriz edo berdez nabarmendutako testu zuri-beltz gordin gisa jarrita—, baina, produktuak saldu ordez, bere lanak pentsamendu kritikoa eskatzen du. Haren zenbait esaldi, hala nola “Zure gorputza gudu-zelaia da” edo “Erosi egiten dut, beraz, banaiz”, mugarri kulturalak dira gaur egun, eta funtsezko galderak pizten dituzte generoari, kontsumoari eta botereari buruz.


Erakusketak artistaren ibilbide osoko lanak biltzen ditu: hastapenetako paste-up konposizioak, binilozko eskala handiko testuak, bideo-instalazioak, soinu bidezko esku-hartzeak eta beren-beregi Guggenheim Bilbao Museorako sortutako piezak. Aretoetan barna joan ahala, Krugerren arteak zorua, paretak eta pantailak hartzen ditu, eta bai soinuz bai irudiz bete-bete egindako ingurune batean murgiltzen gaitu. Haren lana ez da soilik begiratzeko eginda dagoen zerbait: bizitzeko, kontra egiteko eta zalantzan jartzeko zerbait ere bada.

Bilbok berezkoa duen testuinguru linguistiko eta kulturalari keinu eginez, Krugerrek gaztelaniaz eta euskaraz sortu ditu zenbait pieza, hizkuntzak nor garen eta elkarrekin nola bizi garen zenbateraino baldintzatzen duen aztertzeko xedez. Artistaren hitzetan esanda: “Hizkuntzak izugarrizko indarra du, eta definitu egiten gaitu”.

Informazio-emariak etenik ez duen eta egiak gero eta desegonkorragoa dirudien garai honetan, Krugerren lanak erritmoa moteltzeko, adi irakurtzeko eta sakonki pentsatzeko hauspoa ematen digu. Zorroztasunez, premiaz eta zehaztasun bisualez, gogorarazten digu irudiek hitz egiten dutela, eta hala egin behar dugula geuk ere.

Aretoak: 201, 202, 203, 205, 206, 207, 209
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller


Barbara Kruger
Untitled (Forever), 2017/2025. Inprimaketa digitala binilo gainean. Instalazioaren ikuspegia, Barbara Kruger: Another day. Another night. Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9. Eskaintza: artista eta Sprüth Magers

Bisita birtuala

Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
visita-virtual-Barbara

Erakusketa

094Galerias Barbara Kruger

Instalazioaren ikuspegia, Barbara Kruger: Another day. Another night. Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9. Eskaintza: artista, Sprüth Magers eta David Zwirner

140Galerías Barbara Kruger 2

Instalazioaren ikuspegia, Barbara Kruger: Another day. Another night. Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9.

197GaleriasBarbara Kruger

Untitled (No Comment), 2020. Instalazioaren ikuspegia, Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9. Eskaintza: artista eta Sprüth

113Galerias Barbara Kruger1

Instalazioaren ikuspegia, Barbara Kruger: Another day. Another night. Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9. Eskaintza: artista, Sprüth Magers eta David Zwirner

030Galerias Barbara Kruger

Untitled (Forever), 2017/2025. Inprimaketa digitala binilo gainean. Instalazioaren ikuspegia, Barbara Kruger: Another day. Another night. Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9. Eskaintza: artista eta Sprüth Magers

186GaleriasBarbaraKruger

Instalazioaren ikuspegia, Barbara Kruger: Another day. Another night. Guggenheim Bilbao Museoa, 2025eko ekainak 24–azaroak 9. Eskaintza: artista eta Sprüth

Museoan

081Galerias Barbara Kruger1
117Galeras Barbara Kruger
118Galeras Barbara Kruger
151Galeras Barbara Kruger
187GaleriasBarbara Kruger

Erakusketa bideoa