Guggenheim

Bere lanetan, Olafur Eliassonek erreala eta artifiziala denaren arteko, pertzepzioaren eta esperientziaren arteko harremanak aztertzen ditu. Erakusketa honetan, bere hastapenez gero egin dituen obrarik esanguratsuenetako batzuk eta parte-hartzea gehien sustatzen dutenetako batzuk ikusi ahal izango ditugu, erakusketarako berariaz sortutako instalazio berriekin batera. Horiez gain, iraunkortasunarekin, elkarlanarekin eta hezkuntzarekin erlazionatutako lankidetza-proiektuak ere egongo dira ikusgai.

Tate Modern museoak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

Olafur Eliasson
Zure zalantzazko itzala (kolorea) [Your uncertain shadow (colour)], 2010
HMI lanparak (berdea, laranja, urdina, magenta), beira, aluminioa, transformadoreak
Thyssen-Bornemisza Art Contemporary Collection, Viena
© Olafur Eliasson
Argazkia: María del Pilar García Ayensa / Studio Olafur Eliasson