Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: gelak
2016.03.18 - 2016.09.04
Artista ibilbide luzean, Bourgeisek hainbat kontzeptu eta ideia formal garatu zituen, gaur egungo artearen funtsezko gai bihurtu direnak; horien artean daude lanak giro jakin bat sortzeko taxutzea, antzezpenarekin lotutako formatuak lantzea eta artelanetan psikoanalisiaren eta feminismoaren inguruko nozioak txertatzea. Bourgeoisen eskultura bereziek, marrazki bikainek eta lan grafikoek ez dute parekorik. Ia hogei urtez landu zituen Gelak eta Bourgeoisen arte-ekoizpen zabaleko eskultura-lan berritzaileenen eta probokatzaileenen artean daude. Emozio anitz arakatzen dituzten espazio arkitektonikoak dira; Gela bakoitza mikrokosmos bat da: barrualdea barneko munduaren isla da eta Gelak berak hesiarena egiten du, kanpoaldetik bakantzen du. Gune berezi horietan zama emozional handiko eszenografiak eraiki zituen artistak, aurkitutako objektuak, jantziak, altzariak eta eskulturak modu jakin batean kokatuz.
Bourgeoisek 60 Gela inguru sortu zituen 1986tik, Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair) lana egin eta saila hasi zuen urtetik —seriea hasi baino lehenago egindako bost lan aurrekariak aintzat hartu dira zenbaketan—. Erakusketa honetan lan-multzo horretako adibide ugari bildu dira, inoiz baino kopuru handiagoan.
Gela (Azken Igoera) [Cell (The Last Climb)], 2008
Altzairua, beira, goma, haria eta zura
384,8 x 400,1 x 299,7 cm
Collection National Gallery of Canada, Ottawa
Argazkia: Christopher Burke
© The Easton Foundation / VEGAP, Madril
Erakusketa

Dena opari (I Give Everything Away), 2010 (1. panela)
Akuafortea eta baliabide anitzak paper gainean, sei panel
1. panela: 152,1 x 180,3 cm
2. panela: 152,4 x 185,4 cm
3. panela: 151,8 x 176,9 cm
4. panela: 151,8 x 177,8 cm
5. panela: 152,4 x 269,3 cm
6. panela: 151,8 x 175,3 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza: Hauser & Wirth
Argazkia: Christopher Burke
© The Easton Foundation / VEGAP, Madril
Artista

Bourgeois, Louise
Paris, 1911 | New York, 2010