image
Iragandako erakusketa

Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte

2022.09.08 - 2023.02.26

2022an 25 urte betetzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak eta, urteurrena ospatzeko, areto guztiak hartzen dituen erakusketa handi bat antolatu du Bildumako lanekin.

Erakustaldia triptiko handi baten moduan dago taxututa, elkarrekin hartu-emanean diharduten hiru gairen inguruan egituratuta. Museoaren barrualdea eta kanpoaldea historikoki definitu dituzten obrak bestelako argitan behatu ditzake horrela ikusleak. Eraikineko solairu bakoitzean Bildumaren atal bat dago aurkezgai: Sekzioak/Intersekzioak. Bizitza materiala, 105. aretoan; Narratibagintza, bigarren solairuan; eta Historiaren mugarriak, hirugarrenean. Hiru gai horiek ardatz hartuta, sortu zenetik gaur egun arte Museoak eskuratu dituen funtsen ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, lehen aldiz, erakusketa-triptiko honek. Halaber, 25. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Yayoi Kusama artistaren instalazio berezi bat dago ikusgai 103. aretoan.


Komisarioak: Lekha Hileman Waitoller, Manuel Cirauqui, Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Lucía Agirre, Maite Borjabad

El Anatsui
Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019
Aluminioa eta kobrezko haria
800 x 1400 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Bisita birtuala

Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
visita-virtual-Secciones-Intersecciones

Erakusketa

Bizitza materiala

2022ko irailak 8a – 2023ko urtarrilak 22
Hogar | Mona Hatoum | Guggenheim Bilbao Museoa

Mona Hatoum
Gure etxea (Home), 1999
Zura, altzairu galbanizatua, altzairu herdoilgaitza, kable elektrikoak, krokodilo-matxarda, bonbillak, ordenagailu bidezko erregulagailua, anplifikadorea eta bozgorailua
76,2 x 198,1 x 73,7 cm (mahaia). Guztizko neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Doris Salcedo
Titulurik gabea , 2008
Zura, metala eta zementua
78 x 247 x 121 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Sin título | Doris Salcedo | Guggenheim Bilbao Museoa

Historiaren mugarriak

2022ko irailak 20 - 2023ko urtarrilak 22
Iglesias_C_Sin-titulo-Celosia-II_1997

Cristina Iglesias
Titulurik gabea (Sareta II) (Sin título (Celosía II)), 1997
Zura, erretxina eta brontze-hautsa
274 X 270 X 251,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Ellsworth Kelly
Kurba horia I (Yellow Curve I), 1972
Olio-pintura mihise gainean
170,2 x 341 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© Ellsworth Kelly Foundation

Kelly

Narratibak zabalduz

2022ko urriak 19 - 2023ko otsailak 26
Solo con el viento, el tiempo y el sonido | Anselm Kiefer | Guggenheim Bilbao Museoa

Anselm Kiefer
Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997
Akrilikoa eta emultsioa mihise gainean
473 x 944 x 22 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Joseph Beuys
Tximista oreina argituz (Blitzschlag mit Lichtschein auf Hirsch), 1958–85
Brontzea, burdina eta aluminioa
39 elementu, neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Rayo iluminando un venado | Joseph Beuys | Guggenheim Bilbao Museoa
Yayoi Kusama

Yayoi Kusama
Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (Infinity Mirrored Room — A Wish for Human Happiness Calling from Beyond the Universe), 2020
Ispilu-beira, zura, led argiztatze-sistema, metala eta taula akrilikoa
Ed. Nr.: 1/5
293,7 × 417 × 417 cm
Eskaintza Ota Fine Arts
©YAYOI KUSAMA

Yayoi Kusama
Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (Infinity Mirrored Room — A Wish for Human Happiness Calling from Beyond the Universe), 2020
Ispilu-beira, zura, led argiztatze-sistema, metala eta taula akrilikoa
Ed. Nr.: 1/5
293,7 × 417 × 417 cm
Eskaintza Ota Fine Arts
©YAYOI KUSAMA

Yayoi Kusama

Museoan

Galerias-Intersecciones
0447Galerias Intersecciones
0419Galerias Intersecciones 1
0370Galerias Intersecciones
0297Galerias Intersecciones

Partekatu