Guggenheim
Kyoko eta Tomoharu Murakami | Thomas Struth | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) argazkilariak proposatzen dizkigun irudiek egileak berak bere buruari —nahiz behatzaileei— egiten dizkion galderei erantzuten diete: espazio publikoaren garrantzia, familia-loturek duten ahalmen bateratzailea, naturaren nahiz kulturaren garrantzia eta teknologia berrien mugak eta aukerak. Struth gauza da funtsezkoak diren gaiak, ―gizarte egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna, adibidez,― dotorezia formal handiko irudietan islatzeko. Horrela artistak publikoa behatzaile izatetik aliatu izatera eramaten du balio sozial, etiko eta gizatiarrak azter ditzan. Thomas Struth erakusketak argazkilari alemaniar aitzindari honen lau hamarkadetako lana aztertzen du haren eragin handiko ibilbidearen garapena taxutu duten gizarte-gaiak azpimarratuz.

Aurkezpen honek Struth-en hasierako ideiak —artistak urteen zehar bildutako artxibo-materiala da horien lekuko—ondo definitutako lan-multzoekin lotzen ditu: Toki inkontzienteak delakotik hasita Familia-erretratuak, Museo-argazkiak, Publikoa, Paradisuko irudi berriak eta Toki hau izenekoraino. Lan-multzo horiek bestelako sorkuntzekin batera aurkezten dira, esate beterako:

Berlin proiektua bideolana, 1997an Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan egindakoa; Lindberg-eko Ospitaleko gelak argazkiz dekoratzeko egin zituen paisaia eta loreen argazkiak, gerora Dandelion Room (Txikoria-belarraren gela) monografian jaso zirenak; nahiz azken garai honetako lan-multzoak, Natura & Politika eta Animaliak, besteak beste.

Lan-sail horien guztien arteko loturek agerian uzten dute Struth-ek zer nolako trebezia duen hainbat gai eta baliabide lantzeko orduan analisia eta argazki-sorkuntza uztartzeko eta, horrela, indar handiko argazki-irudiak ekoizteko.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Komisarioak: Thomas Weski y Lucía Agirre

Thomas Struth
Kyoko eta Tomoharu Murakami (Kyoko and Tomoharu Murakami), Tokio, 1991
Tinta-zurrustazko inprimaketa
151 x 187 cm
© Thomas Struth

Baliabideak
Artistekin solasean
Thomas Weski, erakusketaren ko-komisarioetako bat, artistarekin solasean arituko da atzera begirako honi buruz.
Baliabide esklusiboakEgin zaitez Community-ko kide eta gozatu eduki honetaz
Thomas Struth
Gerraondoko argazkilari europar garrantzitsuenetako baten lan berritzailean bidaia osatu bat.
Ba al zenekien...?

Begirada isila eta oihartzun egiten duen artea

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu eta erreminta eta baliabideak eskaintzen dituzten jarduerak antolatzen ditu
Lortu informazio gehiago

Musika eta artea

Antzeko elementuak aurki ditzakegu artisten eta musikarien lan-dinamiketako ikaskuntza- eta sortze-prozesuen alderdi desberdinetan
Lortu informazio gehiago

Errepikatzen diren gaiak

Düsseldorfeko Eskola deitutakoaren parte da Thomas Struth. 1976an Bernd Becher-i eman zioten Düsseldorfeko Arte Ederretako Akademiako lehen argazkilaritza-katedra
Lortu informazio gehiago

Entzuten dakien begirada

Gazte zela, Thomas Struth sarri joan ohi zen bere jaioterritik hurbil dagoen Koloniako Ludwig Museora
Lortu informazio gehiago
Gure Dendako produktuak, lotura dutenak
Thomas Struth
420 irudiz apaindutako 300 orrialdetik gorako liburu hau Thomas Struth artista alemanak orain arte egindako lanaren erakusketa osatuena dela-eta argitaratu da
Eros ezazu