Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
2018.05.11 - 2018.09.23
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketak arte garaikideko mugimendu ausart baten sormen-adierazpenak aurkezten ditu; Txina modernoaren eta munduaren historiako aldirik eraldatzaileenean sortu zen mugimendu hori. Artea eta Txina 1989 ondoren Solomon R. Guggenheim Museum-ek antolatu du, eta Txinan eta oro har mundu osoan lanean aritu diren 71 artista eta talderen lanak biltzen ditu. Artista horien probokazioek ideologiarik gabeko errealitate bat landu nahi dute, banakoak taldetik kanpo duen eginkizuna indartu, eta Txinako esperientzia garaikidea zehaztu, ikuspegi unibertsaletik. Gerra hotzaren bukaera eta 2008ko Olinpiar Jokoak mugatzat hartuta, globalizazioaren hasierak eta Txinaren mundu-mailako gorakadak definitutako denboraldian egindako esperimentazio artistikoa aztertzen du erakusketak. Erakusketaren izenburua, Munduaren antzerkia (Theater of the World, 1993), Parisen bizi den Huang Yong Ping artistaren instalazio batetik hartu da. Kaiola-formako pieza horrek hainbat espezietako intsektuak eta narrastiak ditu barruan. Globalizazioaren aroaren metafora bat da, eta kosmologia txinatarrean eta Michel Foucaulten modernitatearen kritikan oinarritzen da, baita Ilustrazioaren garaiko mendebaldeko ideietan ere (alegia, panoptikoa kontrol-egitura gisa erabiltzeari buruzkoetan).
Arteari eta Txinari dagokionez, 1989. urtea hasiera eta amaiera izan zen aldi berean. Ekainaren 4an Tiananmengo plazan ikasle-mugimenduak jasan zuen errepresioak amaiera eman zion esplorazio politiko, intelektual eta artistiko ireki samarreko hamarkada bati. Orduan hasi ziren erreformak; garapen bizkorraren, nazioarteko interkonexioen eta aukera indibidualen garai berri bat bultzatu zuten, autoritarismoaren pean egin ziren arren. Gertatzen ari ziren aldaketa masiboak areagotu zituzten artistek, baina eszeptiko ere agertu ziren haien aurrean. Nazioarteko arte kontzeptualaren jarrera kritikoa eta proposamen irekiak berenganatu zituzten performanceak, margolanak, argazkiak, instalazioak eta bideoarteko piezak sortzeko; halaber, era guztietako aktibismo-proiektuak ere jarri zituzten martxan, eta gizartea zuzenean inplikatzea nahi izan zuten. 1990eko hamarkadan eta 2000koaren hasieran nabarmendu ziren artista horiek; hain zuzen ere, Mendebaldeko artea ekoizpen-zentro tradizionaletatik harantzago begiratzen hasi zenean, arte garaikide globalaren fenomenoa forma hartzen ari zen artean. Artea eta Txina 1989 ondoren erakusketak garbi uzten du eginkizun erabakigarria izan zutela Txinako artistek bilakaera hartan.
Cocurators: Alexandra Munroe, Philip Tinari, Hou Hanru
Chen Shaoxiong
5 ordu (5 Hours), 1993/2006
DSL Collection. Performancearen ikuspegia: The Third Artistic Event of the Big Tail Elephant Working Group, Red Ant Bar tabernaren kanpoaldean, Guangzhou, azaroak 24, 1993
© Chen Shaoxiong
Argazkia: artistaren eskaintza
Erakusketa
MUNDUAREN ANTZERKIA ETA ZUBIA
208 ARETOAHuang Yong Ping
Munduaren antzerkia (Theater of the World), 1993
Egurrezko eta metalezko egitura berotasun-lanparekin, kable elektrikoa, intsektuak (armiarmak, eskorpioiak, kilkerrak, labezomorroak, kakalardo beltzak, intsektu makilak, ehunzangoak), muskerrak, apoak eta sugeak, 150 x 170 x 265 cm guztira.
Artistaren eskaintza.
Instalazioaren ikuspegia: 1 & 108, Akademie Schloss Solitude, Stuttgart, 1993ko urriak 12–azaroak 14
DEBEKATUTA NORABIDEA ALDATZEA: 1989
208 ARETOANEURKETA BERRIA: EGOERAREN ANALISIA
208 ARETOAYu Hong
Deng Xiaoping-en itzulia Txinako hegoaldean barna, “China Pictorial”, 2. or., 6 zkia., 1992 eta 1992, Hogeita sei urte,
“The Days” filmeko fotograma (Deng Xiaoping’s Tour in the South of China, “China Pictorial,” p. 2, no. 6, 1992, and 1992, Twenty-Six Years Old, A Still of the Film “The Days”), 2001, hemendik: Hazkundearen lekukoa, 1999–gaur egun
Bi atal, ezkerra: tinta-zurrustazko inprimaketa, 68 x 100 cm; eskuina: akrilikoa mihise gainean, 100 x 100 cm
Artistaren bilduma, Pekin
ZALANTZAZKO PLAZERA: SENTSAZIO-EKITALDIAK
206 ARETOABESTE NONBAIT: BIDAIAK TARTEKO LURRALDEAN ZEHAR
207 ETA 209 ARETOAKWenda Gu
Urrezko sekzioa duten 36 pigmentu iheskor (36 Vanishing Gold Section Pigments), 1991
Tinta-zurrustazko zortzi inprimaketa, 76 x 100 cm bakoitza.
Artistaren bilduma
Instalazioaren ikuspegia: Exceptional Passage: Chinese Avant-Garde
Artists Exhibition, lehenago Kashii Rail Yard, Fukuoka, 1991ko abuztuak 29–irailak 30
ZEINEN UTOPIA?: AKTIBISMOA ETA ALTERNATIBAK 2008 INGURUAN
202 ETA 203 ARETOAKCODA
203 ARETOAEzkerrean: Yang Jiechang, Bizitza-lerroak 1 (Lifelines 1), 1999.
Tinta eta akrilikoa paper gainean, mihise gainean muntatua, 230 x 590 cm gutxi gorabehera.
Artistaren eskaintza
Eskuinean: Gu Dexin, 2009-05-02, 2009.
Pintura zur gainean, 74 panel, 64 panel gutxi gorabehera: 200 x 110 cm; 10 panel: 100 x 110 cm.
Honen eskaintza: GALLERIA CONTINUA, San Gimignano/Pekin/Les Moulins/Habana
Instalazioaren ikuspegia: Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Solomon R. Guggenheim Museum, New York, 2018ko urriak 6–urtarrilak 7