image
Iragandako erakusketa

Jeff Koons: Atzera begirakoa

2015.06.09 - 2015.09.27

Jeff Koonsek artelan bereziak, nahasezinak eta berritzaileak garatu ditu; horrexek bihurtu du gaur egungo artearen irudi gailenetako bat. Haren lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako iturri askotatik edaten dute lanok, hala nola, Surrealismotik, Pop Artetik eta Dadaismotik. Koonsen estilo berezian, era harmoniatsuan elkartzen dira hasiera batean antagonikoak ematen dituzten kontzeptuak eta dualitateak. Koonsek haren artegintzan bere buruaren onarpena gauzatzen du. Gure banakotasuna aldarrikatzera garamatzate Koonsen pinturek eta eskulturek, eta gizartearen barruan sailkatzen gaituzten eta gure zereginak mugatzen dituzten tabu eta ohitura jakin batzuk apurtzera gonbidatzen gaituzte. Artea pizgarri gisa erabiltzen du Koonsek, gizartean aldaketa eragiteko. Lan batzuetan, industria-materialak erabiltzen ditu, baina garesti itxura ematen die, luxuzko antza emateko. Arketipo ezagunen erreferentziak gehitzean, ikuslea bere kulturarekin eroso sentiarazten du.


Erakusketa

Untxia

Untxia (Rabbit), 1986
Altzairu herdoilgaitza
104,1 x 48,3 x 30,5 cm
Edizioa: 3 aletik 1 Museum of Contemporary Art Chicago, zati batean hauen dohaintza: Stefan T. Edlis eta H. Gael Neeson, 2000.21
© Jeff Koons

Lore eta untxi puzgarriak

Lore eta untxi puzgarriak (zuri luzea, untxi larrosa) [Inflatable Flower and Bunny (Tall White, Pink Bunny)], 1979
Biniloa eta ispiluak
81,3 x 63,5 x 48,3 cm
The Broad Art Foundation, Santa Monica
© Jeff Koons

Teontzia

Teontzia (Teapot), 1979
Teontzia, plastikozko tutuak eta argi fluoreszenteak
66 x 22,9 x 30,5 cm
“The Sonnabend” The Sonnabend Collection, Nina Sundell eta Antonio Homem
© Jeff Koons

Shelton ‘Wet/Dry’ xurgagailu berriak, hiru maila

Shelton ‘Wet/Dry’ xurgagailu berriak, hiru maila (New Shelton Wet/Drys Tripledecker), 1981
Hiru xurgagailu, akrilikoa eta argi fluoreszenteak
316,2 x 71,1 x 71,1 cm
Des Moines Art Center Permanent Collections; honen funtsekin eskuratua: Roy Halston Frowick, truke bidez, 1991.46
© Jeff Koons

Acuario con un balón en perfecto equilibrio

Oreka perfektuan dagoen baloidun arrainontzia (Spalding, Dr. JK 241 saila) [One Ball Equilibrium Tank (Spalding Dr. JK 241 Series)], 1985
Beira, altzairua, ur destilatua, sodio kloruko erreaktiboa eta saskibaloi pilota bat
164,5 × 78,1 × 33,7 cm
Edizioa: 2 aletik 1
Bilduma pribatua
© Jeff Koons

Edateko gailudun maletatxoa

Edateko gailudun maletatxoa (Travel Bar), 1986
Altzairu herdoilgaitza
35,6 x 50,8 x 30,5 cm
3 aleko edizioa
Bilduma pribatua
© Jeff Koons

Luis XIV.ena

Luis XIV.ena (Louis XIV), 1986
Altzairu herdoilgaitza
116,8 × 68,6 × 38,1 cm
Edizioa: 3 aletik 3. Raymond and Patsy Nasher Collection, Nasher Sculpture Center, Dallas
© Jeff Koons

Michael Jackson eta Bubbles

Michael Jackson eta Bubbles (Michael Jackson and Bubbles), 1988
Porcelain
106,7 × 179,1 × 82,6 cm
Edizioa: 3 aletik 1. Bilduma pribatua
© Jeff Koons

Kiepenker

Kiepenkerl, 1987
Altzairu herdoilgaitza
180,3 × 66 × 94 cm
Edizioa: 3 aletik 1. Murderme
© Jeff Koons

Zeruan egina

Zeruan egina (Made in Heaven), 1989
Litografiatutako iragarki panela mihise gainean
317,5 × 690,9cm
Edizioa: 3 aletik 1. Rudolf and Ute Scharpff Collection
© Jeff Koons

Puppy

Puppy, 1992
Altzairu herdoilgaitza, substratua eta loratzen ari diren landareak
1.240 x 830 x 910 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© Jeff Koons

Katua esekita

Katua esekita (horia) [Cat on a Clothesline (Yellow)], 2004-2011
Polyethylene
312,4 x 279,4 x 127 cm
Lau bertsiotik bat Artistaren bilduma
© Jeff Koons

Loopy

Loopy, 1999
Olio-pintura mihise gainean
274,3 x 201,3cm
Bill Bell Collection
© Jeff Koons

Artista

012Jeff Koons Julio 2014

Koons, Jeff

York, Pensilvania, 1955

1955 York-en jaio zen (Pensilvania). Henri eta Gloria Koons-en seme da. Arreba bat du, Karen, 3 urte zaharragoa. Dekorazio denda zuen aitak eta berarengandik ikasi zuen estetikaren zentzua izaten. 1960 Gurasoek Koonsen artista-etorria sustatu...

Ezagutu artista

Partekatu